Saltatu edukira

Saltatu azpimenura

Saltatu edukien aurkibidera

Jehobaren lekukoak

Euskara

Nor ari da Jehobaren nahia egiten?

 11. IKASGAIA

Zergatik elkartzen gara biltzarretan?

Zergatik elkartzen gara biltzarretan?

Mexiko

Alemania

Botswana

Nikaragua

Italy

Zergatik daude irribarretsu eta pozik pertsona hauek? Gure biltzarretako batean daudelako. Jainkoaren antzinako zerbitzariei, urtean hiru aldiz biltzarretan elkartzea agindu zitzaien. Beraiek bezala, gu ere talde handiagotan biltzeko irrikan egoten gara (Deuteronomioa 16:16). Urtero honelako hiru bilkura ditugu: egun bakarreko bi eskualde-biltzar eta hiru eguneko lurralde-biltzarra. Zertan lagundu gaitzakete biltzar hauek?

Gure anaiarteko loturak estutzen dituzte. Israeldarrek biltzar edo «batzarrean» Jehoba pozik goratzen zuten. Guk ere, era berean, une berezi hauetan elkarrekin Jainkoa zerbitzatzeaz gozatzen dugu (26. Salmoa 12; 111. Salmoa 1). Bilkura hauek beste kongregazio eta herrialdeetako Jehobaren lekukoekin elkartzeko aukera luzatzen digute. Eguerdian guztiok batera biltzar-gunean bazkaldu dezakegunez, lagunak egiteko aukera paregabea dugu (Eginak 2:46). Biltzarretan, beraz, guk geuk sentitzen dugu mundu osoko senideok batzen gaituen maitasuna (1 Pedro 2:17).

Bibliari buruzko ezagutza handitzen laguntzen digute. Israeldarrei ere Idatzi Santuak argitzea probetxugarria izan zitzaien, entzundako hitzak «ulertu baitzituzten» (Nehemias 8:8, 12). Guk ere estima handian dugu biltzarretako biblia-irakaspena. Biltzar bakoitza biblia-gai batean oinarrituta dago. Hitzaldi eta antzezpenen bidez, Jainkoaren nahia gure bizitzan betetzen ikasten dugu. Honekin batera, garai zail hauetan benetako kristauak direla azaltzen dutenen bizipenak entzuteak asko indartzen gaitu. Lurralde-biltzarretan biziz beteriko biblia-pasarteen antzerkiak egiten dira, guretzako ikasbide direlarik. Gainera, biltzar orotan, beraien burua Jainkoari eskaini diotela jendaurrean erakutsi nahi dutenak bataiatzen dira.

  • Zergatik dira biltzarrak une pozgarriak?

  • Zertan lagun zaitzake biltzarretara joateak?