Saltatu edukira

Saltatu azpimenura

Saltatu edukien aurkibidera

Jehobaren lekukoak

Euskara

Nor ari da Jehobaren nahia egiten?

 8. IKASGAIA

Zergatik joaten gara txukun eta apain gure bileretara?

Zergatik joaten gara txukun eta apain gure bileretara?

Islandia

Mexiko

Ginea Bissau

Filipinak

Ikusi al dituzu liburuxkan azaltzen diren Jehobaren lekukoen jantziak? Ohartu al zara zein apain doazen bileretara? Izan ere, janzteko eta apaintzeko erari garrantzi handia ematen diogu. Jakin nahi al duzu zergatik?

Jainkoari errespetua azaltzeko. Egia da Jainkoak ez diola gure itxurari soilik begiratzen (1 Samuel 16:7). Hala ere, Bera zerbitzatzeko biltzen garenean, berari eta gure fedekideei bihotzez errespetua azaldu nahi diegu. Gobernuburu baten aurrean aurkeztu beharko bagina, gure itxuraz arduratuko ginateke bere kargua dela eta, ezta? Era berean, bileretara joateko janzten garen moduarekin, «herrien Errege» den Jehobari eta bera adoratzeko erabiltzen dugun lekuari estimua diegula erakusten dugu (Jeremias 10:7).

Gure bizimoduan jarraitzen ditugun baloreak erakusteko. «Egoki jantzita» ibiltzeko esaten die Bibliak kristauei (1 Timoteori 2:9, 10). Baina zer esan nahi du «egoki jantzita» ibiltzeak? Besteen arreta geureganatzen duten jantziak baztertzea, hau da, deigarriegi, probokatzaile edo seduzitzaileak direnak. Honekin batera, jantzi politak eta nabarmenegiak ez direnak aukeratzea ere esan nahi du. Printzipio hauek, hala ere, aukera zabala uzten dute guk geuk gai honen inguruan erabakitzeko. Txintik ere esan gabe, gure itxura egoki eta atseginak «Jainkoa goretsi» eta bere «irakaspena» apaindu dezake (Titori 2:10; 1 Pedro 2:12). Beraz, bileretarako egoki janzteak, gainontzeko pertsonek Jainkoaren zerbitzuari buruz duten iritzian eragina izan dezake.

Ez utzi bileretara joateari zure jantziak direla eta. Arropek ez dute zertan garestiak edo moda-modakoak izan behar egoki, garbi eta txukunak izateko.

  • Zergatik da garrantzitsua gure janzkera Jainkoa adoratzean?

  • Zein biblia-printzipiok laguntzen digute janzteko eta apaintzeko era aukeratzean?