Saltatu edukira

Saltatu azpimenura

Saltatu edukien aurkibidera

Jehobaren lekukoak

Euskara

Nor ari da Jehobaren nahia egiten?

 18. IKASGAIA

Nola laguntzen diegu ezbeharrak jotzean gure anai-arrebei?

Nola laguntzen diegu ezbeharrak jotzean gure anai-arrebei?

Dominikar Errepublika

Japonia

Haiti

Ezbeharrak jotzean, Jehobaren lekukook berehala antolatzen gara kaltetutako gure anai-arrebak laguntzeko. Ahalegin horiek bata besteari diogun benetako maitasuna erakusten dute (Joan 13:34, 35; 1 Joan 3:17, 18). Zein eratara ematen diegu laguntza?

Diru-laguntzen bidez. Judean gosete handia izan zenean, Antiokiako kristauek diru-laguntzak bidali zizkieten Judeako kristauei (Eginak 11:27-30). Beraien antzera, lurralderen batean gure anai-arrebak estualdian daudela jakinez gero, kongregazioen bidez diru-laguntzak bidaltzen dizkiegu. Honela, egoera larrian daudenei beharrezkoak dituzten gauzak ematen zaizkie (2 Korintoarrei 8:13-15).

Laguntza-lanak antolatu eta eginez. Ezbeharra gertatu den tokiko arduradunek, kongregazioko kideetariko inor falta ez dela eta guztiak onik daudela ziurtatzen dute. Laguntza-batzordeak janari, ur edangarri eta jantzien banaketarekin batera, aterpe eta osasun-laguntza emateaz arduratzen dira. Lekuko trebe asko, gogo onez eskaintzen dira beraien kabuz bidaiatzera eta laguntza-lanetan parte hartzera. Kalteak jasan dituzten etxeak eta bilera-aretoak konpontzen dituzte, besteak beste. Gure erakundean dugun batasunari eta elkarlanean aritzean lortutako esperientziari esker, berehala ematen dugu laguntza ezbeharrak jotzean. Nahiz eta «batez ere fedean senide ditugunei» laguntzen diegun, besteei ere, zein erlijiotakoak diren axolarik izan gabe, laguntza luzatzen diegu (Galaziarrei 6:10).

Bibliaren bidez kontsolatuz eta dituzten sentimenduei aurre egiten lagunduz. Ezbeharra jasan duten kaltetuek adorea behar dute. Une horietan, Jehobak ematen digu adorea, «kontsolamendu ororen iturri» baita (2 Korintoarrei 1:3, 4). Itxaropenik gabe daudenei, Bibliako promesei buruz hitz egiten diegu. Izan ere, Jainkoaren Erreinuak mina eta sufrimendua sortzen duten ezbeharrak kenduko dituela ziurtatzen diete promesa hauek (Apokalipsia 21:4).

  • Zergatik eman dezakegu Jehobaren lekukook laguntza berehala ezbeharrak jotzean?

  • Nola kontsolatzen ditugu kaltetuak Bibliaren bidez?