Saltatu edukira

Saltatu edukien aurkibidera

Jehobaren lekukoak

Aukeratu hizkuntza Euskara

 27. IKASGAIA

Nola lagundu gaitzake bilera-aretoko liburutegiak?

Nola lagundu gaitzake bilera-aretoko liburutegiak?

Israel

Txekia

Benin

Kaiman uharteak

Gustatuko al litzaizuke Biblian duzun ezagutza handitzeko ikerketarik egitea? Jakinmina pizten al dizu Bibliako bertseta, pertsona, leku edo beste zerbaitek? Galdetu al diozu inoiz zeure buruari Bibliak zure kezkaren batekin lagundu zaitzakeen? Honela bada, etor zaitez bilera-aretoko liburutegira.

Kontsulta-liburu lagungarriak daude. Seguraski ez dituzu edukiko Jehobaren lekukoek zure hizkuntzan dituzten biblia-argitalpen guztiak. Baina bilera-aretoko liburutegian azken urtetako argitalpen gehienak aurkituko dituzu. Honetaz gain, hiztegi on bat eta zenbait biblia-itzulpen eta kontsulta-liburu izango dituzu bertan. Ez izan zalantzarik bileren aurretik eta ondoren liburutegiaz baliatzeko. Ordenagailurik badago, Watchtower Library programa instalaturik izango du. Ordenagailu-programa honek, gure argitalpenen bilduma handia eta bilaketa-sistema erraza du. Sistema honi esker, gai, hitz edota biblia-pasarteak aurkitu ditzakezu.

Kristauon zerbitzu eta bizimodua bilerako ikasleentzako erabilgarria da. Bilera honetako ikasleetako bat al zara? Orduan, bilera-aretoko liburutegia oso erabilgarria izango zaizu zure aurkezpenak prestatzeko. Zerbitzu eta bizimodua bileraren arduraduna liburutegiaz arduratzen da. Argitalpen berrienak bertan egotea eta hauek ondo antolaturik izatea da bere ardura. Berak edota Biblia irakasten dizunak, behar duzun informazioa nola aurkitu azalduko dizu. Baina kontuan izan dezagun bilera-aretotik ezin dugula libururik atera. Eta, noski, liburuak zaindu egin behar ditugu eta ez dugu hauetan ezer idatziko.

Jainkoaren ezagutza aurkitzearren, hau «altxorrak bezala» bilatzeko prest egon behar dugula adierazten du Bibliak (Esaera Zaharrak 2:1-5). Bilera-aretoko liburutegiak ezagutza horren bilaketa hasten lagunduko dizu.

  • Zein ikerketa-tresna dituzu eskuragarri bilera-aretoko liburutegian?

  • Nork lagundu zaitzake liburutegia hobekien erabiltzen?