Saltatu edukira

Saltatu azpimenura

Saltatu edukien aurkibidera

Jehobaren lekukoak

Euskara

Nor ari da Jehobaren nahia egiten?

 3. IKASGAIA

Nola azaleratu zen Bibliako irakaspenen egia?

Nola azaleratu zen Bibliako irakaspenen egia?

Bibliaren Ikasleak 1870. hamarkadan

Gure aldizkariaren lehendabiziko alea 1879an

Gure aldizkaria gaur egun

Bibliaren arabera, Jesukristo hil ondoren maisu faltsuak irtengo ziren lehendabiziko kristauen artetik. Hauek Bibliako irakaspenak okertuko zituzten (Eginak 20:29, 30). Denborarekin, iragarritakoa gertatu zen. Jesusen irakaspenak jatorri kristaua ez zutenekin nahastu zituzten. Ondorioz, kristautasun faltsua garatu zen (2 Timoteori 4:3, 4). Hortaz, nola egon gaitezke ziur Bibliak irakasten duena benetan ulertzen dugula?

Jehobak egia ezagutzera emateko garaia iritsi zen. Azken egunetan benetako ezagutza ugarituko zela iragarri zuen Jainkoak (Daniel 12:4). 1870. urterako, talde txiki bat egia bilatzen ari zen Biblian. Pertsona hauek, elizen irakaskuntza asko Bibliarekin bat ez zetozela konturatu ziren. Beraz, jatorrizko biblia-irakaspenak ikertzen hasi ziren hobeto ulertzeko. Eta Jehobak Idatzi Sainduak konprenitzen lagundu zien.

Gizon zintzoek Biblia arretaz aztertu zuten. Bibliaren Ikasle gogotsu horien ikasteko modu berbera erabiltzen dugu oraindik ere. Biblia gaika aztertzen zuten. Ulertzeko zaila zen Bibliako pasarte bat topatzean, beste bertset edo txatal batzuk bilatzen zituzten honen azalpena lortzeko. Gainontzeko Idazki Sainduekin bat zetorren ondoriora iristean, paperean idazten zuten. Honela, Bibliak berak bere esanahia argitzen utziz, ezkutuan zegoen egia azaleratu zuten. Zein irakaspen argitu zituzten? Jainkoaren izena, Erreinua, gizakiarentzako eta lurrarentzako Jehobaren asmoa, hildakoen egoera eta berpizkundearen itxaropena. Ikerketa honek sinesmen eta ohitura faltsuetatik askatu zituen (Joan 8:31, 32).

1879. urterako Bibliaren Ikasleak, ezagutzen zuten egia lau haizetara zabaltzeko garaia zela ohartu ziren. Beraz, urte hartan, gaur egun oraindik argitaratzen dugun aldizkaria zabaltzen hasi ziren. Orain, 240 herrialdetan eta 750 bat hizkuntzatan erakusten dugu Bibliako irakaspenen egia. Inoiz ez da hain ugaria izan benetako ezagutza!

  • Zer gertatu zen Bibliako benetako irakaspenekin Jesukristo hil ondoren?

  • Nola azaleratu genuen Bibliako irakaspenen egia?