Saltatu edukira

Saltatu azpimenura

Saltatu edukien aurkibidera

Jehobaren lekukoak

Euskara

Nor ari da Jehobaren nahia egiten?

 23. IKASGAIA

Nola erredaktatzen eta itzultzen dira gure argitalpenak?

Nola erredaktatzen eta itzultzen dira gure argitalpenak?

Erredakzio Saila, Estatu Batuak

Hego Korea

Armenia

Burundi

Sri Lanka

«Nazio, arraza, hizkuntza eta herri guztiei» berri onak ahalik eta hobekien zabaltzeko, argitalpenak 750 bat hizkuntzatan egiten ditugu (Apokalipsia 14:6). Nola gainditzen dugu erronka hau? Nazio desberdinetako erredaktore eta oso langileak diren itzultzaileren lanari esker. Guztiak Jehobaren lekukoak dira.

Jatorrizko testua ingelesez idazten da. Zuzendari-batzordeak Erredakzio Sailaren lana gainbegiratzen du. Sail honek, egoitza nagusian eta zenbait sukurtsaletan dauden erredaktoreen zereginak koordinatzen ditu. Leku askotako erredaktoreak edukitzeak, kultura desberdinetako pertsonak arduratzen dituzten gaiei buruz idaztea errazten du. Honela, gure argitalpenak nazio askotako jendearentzako erakargarriak dira.

Testua itzultzaileei bidaltzen zaie. Idatzitako materiala argitaratzeko zuzendu eta ontzat eman ondoren, munduan zehar dauden itzultzaile-taldeei elektronikoki bidaltzen zaie. Itzultzaileek testua itzuli, egiaztatu eta zuzendu egiten dute. Hitz egokiak erabiltzen saiatzen dira, ingelesez dagoen testuaren esanahi osoa beraien hizkuntzan aditzera emateko (Kohelet 12:10).

Ordenagailuek lana arintzen dute. Ordenagailu batek ezin ditu erredaktoreak eta itzultzaileak ordezkatu. Hala ere, euren eginkizuna arindu egiten da ordenagailuetako hiztegiak, hizkuntza-tresnak eta ikerketa-materiala erabiliz. Jehobaren lekukoek hizkuntza askotan argitaratzeko sistema elektronikoa diseinatu dute, MEPS izenekoa. Sistema honi esker, testua ehunka hizkuntzatan ordenagailuan sartu, testua irudiekin batera ipini eta dokumentua inprimatzeko prest gelditzen da.

Zergatik hainbeste ahalegin? Zergatik itzultzen dugu milaka gutxi batzuk hitz egiten duten hizkuntzetara ere? Jehobak herri guztietako pertsonak «salbatu eta egia ezagutzera hel daitezen nahi baitu» (1 Timoteori 2:3, 4).

  • Nola erredaktatzen dira gure argitalpenak?

  • Zergatik itzultzen ditugu gure argitalpenak hainbeste hizkuntzetara?