Saltatu edukira

Saltatu azpimenura

Saltatu edukien aurkibidera

Jehobaren lekukoak

Euskara

Nor ari da Jehobaren nahia egiten?

 14. IKASGAIA

Zein prestakuntza ematen zaie aitzindariei?

Zein prestakuntza ematen zaie aitzindariei?

Estatu Batuak

Galaadeko eskola, Patterson, New York

Panama

Biblia-hezkuntza Jehobaren lekukoen bereizgarria izan da denbora luzez. Hori dela eta, ikastaro eta eskola bereziak dituzte predikatzeko lanera guztiz emanak daudenentzako. Honela, beraien zerbitzua ongi bete dezakete (2 Timoteori 4:5).

Aitzindari-ikastaroa. Aitzindariak, bere lehendabiziko urtea aitzindaritzan igaro ondoren, sei egunetako ikastaroa izango du inguruko bilera-aretoren batean. Zein da ikastaroaren helburua? Aitzindariari Jehobarengana hurbiltzen, predikatze-laneko alderdi guztietan trebeagoa izaten eta Jehobari ematen dion zerbitzu leialean jarraitzen laguntzea.

Erreinuaren berri-emaileen eskola. Norentzat dago prestatua bi hilabeteko eskola hau? 23 eta 65 urte bitarteko ezkondu nahiz ezkongabe diren esperientziadun aitzindarientzat. Aitzindari hauek euren etxea utzi eta beharra dagoen lekura joateko prest daude. Jesusen eredua segituz, lurrean izan den berri-emailerik nagusiena, hau diote: «Prest nauzu, bidali neu» (Isaias 6:8; Joan 7:29). Etxetik urrun joanda, askotan bizimodu apalagora ohitu behar izaten dute, baita desberdin diren kultura, klima eta janarietara ere. Batzuetan hizkuntza berri bat ikasi behar izaten dute. Eskola honetan, bidaliko dituzten lekuan lagungarri izango zaizkien ezaugarriak lantzen dituzte. Gainera, Jehoba eta bere erakundearentzat erabilgarriagoak izateko beharrezko diren gaitasunak hobetzen dituzte.

Galaadeko biblia-eskola. Hebreeraz, «Galaad» hitza «lekuko» hitzarekin lotuta dago. 1943an sortu zenetik, Galaadeko eskolatik 8.000 lagun baino gehiago misiolari lanetara bidaliak izan dira, «lurraren bazterreraino» lekukotza arrakasta handiarekin emanez (Eginak 13:47). Adibidez, misiolariak Perura iritsi zirenean, han ez zegoen kongregaziorik. Orain, ordea, 1.000 baino gehiago daude. Gure misiolariak Japoniara joan zirenean, 10 Jehobaren lekuko baino gutxiago zeuden bertan. Orain, berriz, 200.000 baino gehiago daude. Bost hilabeteko Galaadeko eskolan Bibliaren ikerketa sakona egiten da. Nori gonbidatzen zaio bertara? Aitzindari berezi edo misiolariei, sukurtsaletan zerbitzatzen dutenei eta eskualde-arduradun eta hauen emazteei. Bertako prestakuntzari esker, mundu-mailan berri onak zabaltzeko lana sendoagoa izaten laguntzen dute.

  • Zein da Aitzindari-ikastaroaren helburua?

  • Nor joan daiteke Erreinuaren berri-emaileen eskolara?

Ikasi gehiago

DOKUMENTALAK

Jehobaren lekukoak berri onak zabaltzeko prest

Jehobaren lekukoak ezagunak dira beraien mundu mailako biblia-hezkuntza lanarengatik. Nola antolatu, zuzendu eta ordaintzen dira beraien jarduerak?