Saltatu edukira

Saltatu edukien aurkibidera

2. Kontzientzia ona Jainkoaren aurrean

2. Kontzientzia ona Jainkoaren aurrean

1 KONTZIENTZIA JAINKOAREN OPARI BAT DA

«Beren kontzientziak aitortzen duen bezala, batzuetan salatu egiten baititu eta besteetan zuritu» (Erromatarrei 2:14, 15).

Nola lagundu zaitzake zeure kontzientziak?

  • 139. Salmoa 23, 24

    Kontzientzia ona eta txarra bereizten dituen eta barnean dugun zentzua da. Barne-barneko pentsamendu eta sentimenduekiko zintzoak izaten laguntzen digu.

  • 1 Samuel 24:6 [24:5, NW]; Job 27:6

    Gure kontzientziak ona egitera zuzendu eta txarra denetik aldendu gaitzake. Kontzientziak erabaki okerrak hartzean errudun eta onak hartzean, berriz, pozik sentiarazten gaitu.

 

2 KONTZIENTZIAK TREBAKUNTZA BEHAR DU

«Ez da ezer giza bihotza baino maltzurragorik, sendaezinagorik» (Jeremias 17:9).

Zer eman digu Jehobak kontzientzia trebatzeko?

 

 3 KONTZIENTZIA GUZTIAK EZ DIRA BERDINAK

«Ez bedi inor bere buruaren onaren bila ibil, besterenaren bila baizik» (1 Korintoarrei 10:23, 24).

Nola erakutsi dezakegu besteen kontzientziak errespetatzen ditugula?

  • Erromatarrei 15:1, 3

    Kontzientzia guztiek ez dute berdin jokatzen. Besteen kontzientziak egiten uzten ez diena egiten utzi zaitzake zeureak.

  • 1 Korintoarrei 10:31-33

    Anai-arrebez bere buruaz baino gehiago arduratzen zen Paulo apostolua. Euren sentimenduak berak gogoko zuena baino askoz ere garrantzitsuagoak ziren apostoluarentzat.

  • Erromatarrei 14:10, 19

    Jehobak geure buruak epaitzeko eman zigun kontzientzia, ez besteak epaitzeko. Hortaz, kontuz ibili behar dugu eta ez dugu behin eta berriz esango zuzen gaudela eta besteak, berriz, oker.

 

4 JEHOBAK KONTZIENTZIA ONA IZATEN LAGUNDU GAITZAKE

«Haren aitzinean segurtatuko ditugu gure bihotzak [... ]. Handiagoa da Jainkoa gure bihotza baino, eta ezagutzen ditu gauza guztiak» (1 Joan 3:19, 20, Navarro-Labourdin)

Zergatik ez dugu amore eman behar iraganean gertatutako zerbaitengatik errudun sentitzen jarraitzen badugu?

  • 86. Salmoa 5; 1 Korintoarrei 6:11

    Iraganean egindako bekatuengatik errudun sentitzea oso mingarria izan daiteke eta baliorik ez dugula sentiarazi gaitzake damutu eta denbora askora. Baina ezin dugu iragana aldatu. Jehobak barkatu egin zigun eta, beraz, bekatu horiek ezabatuta daude. Garbi egon gaitezke bere aurrean.

  • Galaziarrei 6:2; 1 Pedro 2:16

    «Kristoren legea» Bibliako printzipioetan dago oinarrituta, ez legeetan. Hortaz, gai bati buruz legerik ez dagoenean ere, kristauak ez gara okerra dena egiteko bide baten bila ibiliko.