Saltatu edukira

Saltatu azpimenura

Saltatu edukien aurkibidera

Jehobaren lekukoak

Euskara

Itzuli Jehobarengana

 3. ATALA

Minduta sentitzea: «Inoren aurka zerbait» dugunean

Minduta sentitzea: «Inoren aurka zerbait» dugunean

«Nire kongregazioko ahizpa batek gezurrezko salaketa eginez, dirua lapurtu niola leporatu zidan. Kongregazioko beste batzuk, honen berri izan zutenean, bata edo bestearen alde jartzen hasi ziren. Azkenean, ahizpak errugabe nintzela frogatzen zuen informazioa jaso zuela esan zidan. Nahiz eta barkamena eskatu, sufriarazi zidanarengatik inoiz ezin izango niola barkatu sentitu nuen nire barnean» (Linda).

LINDA beste fedekide batek egindakoarengatik zeharo minduta zegoen. Sentitu al zara inoiz Linda bezala? Izan ere, batzuk besteen jokaerarengatik oso atsekabetuak sentitu dira eta honek, tamalez, euren jarduera espiritualetan eragina izan du. Hori al da zuri gertatu zaizuna?

Aldenduko al gaitu inork «Jainkoak [...] agertu digun maitasunetik»?

Egia esan, gu mindu gaituen anaia edo arreba barkatzea oso zaila izan daiteke. Azken finean, kristauok elkar maitatu beharko genuke (Joan 13:34, 35). Orduan, fedekide batek gurekin gaizki jokatu badu, etsipena eta mina izugarria izan daiteke (55. Salmoa 13 [55:12, NW ]).

Noski, batzuetan «inork inoren aurka zerbait» edukiko duela aipatzen du Bibliak (Kolosarrei 3:13). Hala eta guztiz ere, guri gertatzen zaigunean, horri aurre egitea erronka handia dela iruditu diezaguke. Zerk lagundu gaitzake? Azter ditzagun Bibliako hiru printzipio:

Gure zeruko Aita guztiaz ohartzen da.Jehoba gertatzen den guztia begiratzen ari da, baita gure aurkako injustiziak eta hauek sortzen duten sufrimendua ere (Hebrearrei 4:13). Honetaz gain, guk sufritzen dugunean, Jehobak ere sufritu egiten du (Epaileak 10:16). Jehobak ez du inoiz uzten ezerk «Jainkoak [...] agertu digun maitasunetik» aldendu gaitzan; ez «atsekabeak, larriak», ezta bere zerbitzari batek ere (Erromatarrei 8:35, 38, 39). Beraz, guk ere ez genuke utzi behar ezerk edo inork Jehobarengandik aldendu gaitzan.

Barkatzea eta ontzat hartzea ez dira berdinak. Gurekin gaizki jokatu dutenei barkatzen diegunean, ez ditugu beraien ekintzak ontzat hartzen, garrantzia kentzen, justifikatzen edo zuritzen. Jehobak ez du inoiz bekaturik ontzat hartzen, baina barkatu egiten ditu horretarako arrazoirik badago (103. Salmoa 12, 13; Habakuk 1:13). Jehobak besteei barkatzeko esaten digunean, bera imitatzea eskatzen digu. Berak «ez du haserrea luzaro gordetzen» (103. Salmoa 9; Mateo 6:14).

Sumina baztertzeak on egiten digu. Nola? Imajina ezazu kilo gutxi batzuk pisatzen dituen harri bat esku batekin hartzen duzula. Ziur aski, ez duzu arazorik izango harria denbora laburrean eusteko. Baina zer gertatuko zaizu luzaroan jasota mantendu behar baduzu? Zenbat denboran eutsi ahal izango duzu? Minutu batzuk? Ordubete? Edo denbora luzeagoan? Zalantzarik gabe, neka-neka eginda bukatuko duzu! Nahiz eta harriaren pisua ez aldatu, geroz eta denbora luzeagoan eutsi, orduan eta pisutsuagoa dela irudituko zaizu. Suminarekin berbera gertatzen da. Amorrua geroz eta denbora luzeagoan eutsi, orduan eta gehiago kaltetuko dugu geure burua. Beraz, Jehobak sumina baztertzera  animatzen gaitu. Hori egiteak geure buruari on egiten dio (Esaera Zaharrak 11:17).

Sumina baztertzeak on egiten digu

«Jehoba bera hitz egiten ari zitzaidala sentitu nuen»

Zerk lagundu zion Lindari fedekideak egin zionarengatik suminari ez eusten? Besteak beste, Bibliak barkatzeko ematen dituen arrazoietan hausnartzeak (130. Salmoa 3, 4). Lindari, batez ere, honakoa jakiteak lagundu zion: guk besteak barkatzen baditugu, orduan, Jehobak gu barkatuko gaituela (Efesoarrei 4:32–5:2). Honek berarengan izandako eraginari buruz Lindak hauxe dio: «Jehoba bera hitz egiten ari zitzaidala sentitu nuen».

Linda, denborarekin, sumina baztertzeko gai izan zen. Ahizpa bihotzez barkatu zuen Lindak eta orain, ahizpa hori bere lagun mina da. Honela, Lindak Jehoba zerbitzatzen jarraitu du. Ziur egon, Jehobak zuk berdina egin dezazun lagundu nahi zaitu.