Saltatu edukira

Saltatu azpimenura

Saltatu edukien aurkibidera

Jehobaren lekukoak

Euskara

Itzuli Jehobarengana

Amaiera

Amaiera

Gustura egoten al zara Jehobaren zerbitzariekin izan zenituen garai onez hitz egiten? Esaterako, kongregazioko bilera animagarri hura, bihotza hunkitu zizun biltzarra, predikatzean izandako esperientzia polit hori edota anai-arrebaren batekin izandako elkarrizketa atseginak. Ez duzu Jehoba ahaztu; Jehobak ere ez zaitu zu ahaztu. Maitasunez gogoratzen du zure zerbitzu leiala. Izan ere, zu berarengana itzultzen laguntzeko irrika bizian dago.

Jehobak honakoa dio: «Ni neu egingo naiz artaldearen kargu, neu arduratuko hartaz. Artaldea sakabanatu zaionean, artzaina bere ardiez arduratzen den bezala, halaxe arduratuko naiz ni neure ardiez; egun lainotsu eta ilunean sakabanaturiko leku guztietatik aterako ditut» (Ezekiel 34:11, 12).