Saltatu edukira

Saltatu edukien aurkibidera

 8IKASGAIA

Irakasten duten adibideak

Irakasten duten adibideak

Mateo 13:34, 35

HELBURUA: Hobetu zure irakaskuntza entzuleentzat erakargarriak diren eta ideia garrantzitsuak irakasten dituzten adibide errazen bidez.

NOLA LORTU?

  • Adibide errazak aukeratu. Jesusek egin zuen bezala, gauza errazak gauza zailagoak azaltzeko erabili. Adibidea ulertzea zailduko duten xehetasunak ez erabili. Adibidearen ezaugarriek irakatsi nahi duzunarekin lotura zuzena dutela ziurtatu. Hori eginez gero, entzuleek ez dute arreta zentzurik ez duten osagarriekin galduko.

  • Entzuleak kontuan izan. Entzuleen jarduera eta zaletasunei buruzko adibideak hautatu. Ez erabili entzuleak lotsatu edo mindu ditzaketen adibideak.

  • Ideia nagusia irakatsi. Adibideak ideia nagusietan oinarritu eta ez garrantzi gutxiko xehetasunetan. Ziurtatu entzuleak adibidearekin batera irakatsi nahi duzun ideia ere gogoratuko duela.