Saltatu edukira

Saltatu azpimenura

Saltatu edukien aurkibidera

Jehobaren lekukoak

Euskara

Irakatsi zure seme-alabei

 13. IKASGAIA

Timoteok jendea lagundu nahi zuen

Timoteok jendea lagundu nahi zuen

Timoteo jendea laguntzeko prest zegoen gaztea zen. Toki askotara bidaiatu zuen jendea laguntzeko asmoz. Hori dela eta, emozioz betetako bizitza izan zuen. Entzun nahi al duzu bere istorioa?...

Timoteoren ama eta amonak Jehobari buruz irakatsi zioten

Timoteo Listran hazi zen. Umetatik, bere amona Loide eta bere ama, Eunizek, Jehobari buruz irakatsi zioten. Hazten zihoan heinean, jendeari Jehobari buruz ikasten lagundu nahi izan zion.

Timoteo gaztea zelarik, Paulok elkarrekin bidaiatzera gonbidatu zuen beste leku batzuetan berri onak zabaltzeko asmoz. Timoteok esan zion: «Bai horixe!» Besteengana joan eta laguntzeko prest zegoen.

 Paulorekin batera, Timoteok Greziako Tesalonika hirira bidaiatu zuen. Oso bidaia luzea egin zuten oinez eta ontziz. Iritsi zirenean, jende askori Jehobari buruz ikasten lagundu zioten. Baina batzuk beraiekin haserretu eta min egiten saiatu ziren. Horregatik, Paulo eta Timoteo beste leku batzuetara joan ziren Jehobaren berri ematera.

Timoteok emozioz beteriko bizitza izan zuen

Hilabete batzuk geroago, Paulok Timoteori Tesalonikara itzultzeko eskatu zion. Bertako anai-arrebak nola ote zeuden jakin nahi zuen. Hiri arriskutsu horretara itzultzeko ausardia galanta behar zuen! Baina bertako anai-arrebez kezkaturik zegoelako haiengana joan zen. Paulorengana berri onekin itzuli zen. Tesalonikako anai-arrebak oso ondo zeuden!

Urtetan, Timoteo Paulorekin lanean aritu zen. Paulok Timoteo zela kongregazioak laguntzeko bidali zezakeen pertsonarik egokiena idatzi zuen behin. Timoteok Jehoba eta jendea maite zituen.

Eta zuk, maite al duzu jendea? Lagundu nahi al diozu Jehobari buruz ikasten?... Horrela egiten baduzu, emozioz beteriko bizitza zoriontsua izango duzu, Timoteok bezalaxe!

IRAKURRI ZURE BIBLIAN

  • 2 Timoteori 1:5; 3:15

  • Eginak 16:1-5; 17:1-10

  • 1 Tesalonikarrei 3:2-7

  • Filipoarrei 2:19-22