Saltatu edukira

Saltatu azpimenura

Saltatu edukien aurkibidera

Jehobaren lekukoak

Euskara

Irakatsi zure seme-alabei

 5. IKASGAIA

Samuelek zuzen jokatu zuen

Samuelek zuzen jokatu zuen

Umetatik, Samuel elkarketa-etxolan bizi eta lan egiten zuen. Garai haietan, elkarketa-etxola Jehobari gurtzeko tokia zen. Ba al dakizu zergatik bizi zen Samuel elkarketa-etxolan? Ikas dezagun lehenik Samuelen amari buruz, Ana.

Denbora luzez, Anak umea eduki nahi izan zuen. Baina ez zuen lortu. Horregatik, negar-malkotan, Jehobari laguntza eskatu zion otoitzean. Anak honakoa promestu zion: semea edukitzen bazuen, elkarketa-etxolan bizi eta lan egiteko emango ziola. Jehobak otoitza erantzun zion; Anak semea eduki zuen. Semeari Samuel deitu zion. Anak bere hitza bete zuen: Samuelek hiru edo lau urte zituenean, Jainkoa zerbitzatzeko, elkarketa-etxolara eraman zuen.

Eli elkarketa-etxolako apaiz nagusia zen. Bere bi semeek ere bertan lan egiten zuten. Gogoratu elkarketa-etxola Jehobari gurtzeko etxea zela. Beraz, bertan zegoen jendeak gauza onak egin behar zituen. Baina Eliren semeek gauza txarrak egiten zituzten. Samuelek egiten ari ziren guztia ikusi zuen. Eliren semeek bezala jokatu al zuen Samuelek?... Ez, berak zuzen jokatu zuen, bere aita-amek irakatsi zioten bezala.

Zer uste duzu egin behar zuela Elik bere bi semeekin?... Zigortu eta Jainkoaren etxean lan egitea debekatu. Baina Elik ez zuen hori egin. Horregatik, Jehoba berarekin eta bere bi semeekin haserretu zen eta zigortzea erabaki zuen.

Samuelek Jehobaren mezua eman zion Eliri

Gau batean, Samuel lo zegoela, norbait berari deika entzun zuen: «Samuel!» Korrika Elirengana joan zen, baina Elik esan zion: «Nik ez dizut dei egin». Gauza berdina gertatu zen beste bitan. Hirugarren aldian, Elik honela esan zion Samueli: «Beste behin entzuten baduzu ahotsa, honela erantzun: “Mintza zaitez Jehoba, mesedez, entzuten ari naiz eta”». Horrela egin zuen Samuelek. Orduan Jehobak esan zion: «Esan Eliri, beraien gaiztakeriengatik bere familia zigortuko dudala». Mezu hori Eliri  ematea erraza izan zela uste al duzu Samuelentzat?... Ez, ez zen erraza izan. Samuel beldur izan arren, Jehobak esandakoa egin zuen. Jehobak emandako hitza egia bihurtu zen. Eliren semeak hil egin zituzten eta Eli ere hil egin zen.

Samuel bezalakoak izan behar dugu. Nahiz eta besteak gauza txarrak egiten ikusi, berak zuzen jokatu zuen. Eta zuk? Zuzen jokatuko al duzu Samuelek bezala? Horrela jokatzen baduzu, Jehoba eta zure aita-amak oso zoriontsu egingo dituzu.

IRAKURRI ZURE BIBLIAN

  • 1 Samuel 2:22-26; 3:1-21