Saltatu edukira

Saltatu azpimenura

Saltatu edukien aurkibidera

Jehobaren lekukoak

Euskara

Irakatsi zure seme-alabei

 2. IKASGAIA

Rebekak Jehoba zoriontsu egin nahi zuen

Rebekak Jehoba zoriontsu egin nahi zuen

Rebekak Jehoba maite zuen. Bere senarraren izena Isaak zen. Berak ere Jehoba maite zuen. Nola ezagutu zuten elkar Isaak eta Rebekak? Nola erakutsi zuen Rebekak Jehoba zoriontsu egin nahi zuela? Ikas dezagun gehiago Rebekari buruz.

Isaaken gurasoak Abraham eta Sara ziren. Kanaango lurraldean bizi ziren. Abrahamek bere semea Jehoba gurtzen zuen emakume batekin ezkontzea nahi zuen. Baina Kanaanen jendeak ez zuen Jehoba gurtzen. Horregatik, bere zerbitzarietako bat, Eliezer segur aski, Haramera bidali zuen. Han bizi ziren Abrahamen senitartekoen artetik emazte bat lortu behar zuen.

Rebeka gameluei ura ematearren gogor lan egiteko prest zegoen

Eliezerrek oso bidaia luzea egin zuen Abrahamen beste zerbitzari batzuekin batera. Opari eta janariz kargaturiko hamar gamelu zeramatzaten. Nola jakingo zuen Eliezerrek zein emazte aukeratu Isaakentzako? Haramera iritsi zirenean ur-putzu batean gelditu ziren. Eliezerrek bazekien berehala jendea ura ateratzera etorriko zela. Beraz, Jehobari otoitz egin eta esan zion: «Emakume gazte bati ura emateko eskatuko diot. Niri eta nire gameluei ura ematen badigu, orduan jakingo dut bera dela zuk hautaturiko emakumea».

 Orduan Rebeka ur-putzura etorri zen. Bibliak oso emakume polita zela esaten du. Eliezerrek ura eskatu zion eta Rebekak erantzun zion: «Bai horixe! Edan ezazu ur hau eta zure gameluentzat ere ura ateratzera joango naiz». Pentsa ezazu! Egarri dauden gameluek ur asko edaten dute. Horregatik, Rebekak behin eta berriro ur-putzura lasterka joan behar izan zuen. Ikusten al duzu irudian zein gogor ari den lanean?... Eliezer txundituta zegoen Jehobak bere otoitza nola erantzun zuen ikusita.

Eliezerrek Rebekari opari zoragarri asko eman zizkion. Rebekak Eliezer eta beste zerbitzariak bere familiaren etxera gonbidatu zituen. Eliezerrek Abrahamek Haramera zergatik bidali zuen azaldu zien. Baita Jehobak bere otoitzari nola erantzun zion ere. Rebekaren familiak pozik baimendu zuen Isaak eta Rebekaren arteko ezkontza.

Rebeka Eliezerrekin Kanaanera joan eta Isaakekin ezkondu zen

Baina uste al duzu Rebekak Isaakekin ezkondu nahiko zuela?... Rebekak bazekien Jehobak bidalita etorri zela Eliezer. Honela, bere familiak Kanaanera joan eta Isaakekin ezkondu nahi al zuen galdetu zionean, berak erantzun zuen: «Bai, nahi dut!» Berehala, Eliezerrekin joan zen. Kanaanera iritsitakoan, Isaakekin ezkondu zen.

Rebekak Jehobaren nahia egin zuelako, Jehobak saritu egin zuen. Urte asko igarota, Jesus bere ondorengoa izan zen! Rebeka bezalakoa izaten bazara eta Jehoba zoriontsu egiten baduzu, berak saritu egingo zaitu.

IRAKURRI ZURE BIBLIAN

  • Hasiera 12:4, 5; 24:1-58, 67