Saltatu edukira

Saltatu azpimenura

Saltatu edukien aurkibidera

Jehobaren lekukoak

Euskara

Irakatsi zure seme-alabei

 8. IKASGAIA

Josiasek lagun onak zituen

Josiasek lagun onak zituen

Zuzen jokatzea zaila dela uste al duzu?... Pertsona gehienek baietz uste dute. Bibliak Josias izeneko mutikoari buruz hitz egiten digu. Zuzen jokatzea zaila egin zitzaion, baina berari laguntzeko prest zeuden lagun onak zituen. Ikas dezagun gehiago Josias eta bere lagunei buruz.

Amon, Judako erregea, Josiasen aita zen. Amon oso gaiztoa izan zen eta idoloak gurtu zituen. Josiasen aita hil zenean, Josias Judako erregea bihurtu zen. Zortzi urte besterik ez zituen! Bere aita bezain gaiztoa zela uste al duzu?... Ez horixe!

Sofoniasek jendeari idoloak ez gurtzeko esan zion

Gazte-gaztetatik Josiasek Jehobak esandakoa egin nahi izan zuen. Horregatik, bere lagun izateko, Jehoba maite zuten pertsonak bakarrik aukeratu zituen. Beraiek zuzen jokatzen lagundu zioten. Nortzuk izan ziren Josiasen lagunetariko batzuk?

Bere lagunetariko bat Sofonias zen. Sofonias profeta izan zen. Judako biztanleei  idoloak gurtzen bazituzten gauza txarrak gertatuko zitzaizkiela esan zien. Josiasek Sofoniasek esandakoa entzun zuen eta, idoloen ordez, Jehoba gurtu zuen.

Josiasen beste lagun bat Jeremias zen. Antzeko adina zuten eta, bata bestearen ondoan bizi eta hazi ziren. Hain ziren lagun minak, Josias hil zenean, Jeremiasek bere hutsa asko nabaritu zuela. Hau adierazteko, kanta berezi bat idatzi zuen. Jeremias eta Josiasek zuzen jokatzen eta Jehobak esandakoa egiten lagundu zioten elkarri.

Jeremias eta Josiasek zuzen jokatzen lagundu zioten elkarri

Zer ikas dezakezu Josiasengandik?... Gazte-gaztetatik Josiasek zuzen jokatu nahi izan zuen. Berak bazekien Jehoba maite zuten lagunak eduki behar zituela. Zuk ere, Jehoba maite duten eta zuzen jokatzen lagunduko zaituzten lagunak aukeratu itzazu!

IRAKURRI ZURE BIBLIAN

  • 2 Kronikak 33:21-25; 34:1, 2; 35:25