Saltatu edukira

Saltatu azpimenura

Saltatu edukien aurkibidera

Jehobaren lekukoak

Euskara

Irakatsi zure seme-alabei

 11. IKASGAIA

Jesusi buruz idatzi zuten

Jesusi buruz idatzi zuten

Ikusten al dituzu irudiko gizonak?... Mateo, Markos, Lukas, Joan, Pedro, Santiago, Judas eta Paulo dira. Gizon hauek Jesusen garaian bizi izan ziren eta Jesusi buruz idatzi zuten. Ikas dezagun gehiago beraiei buruz.

Zer dakizu gizon hauei buruz?

Gizon hauetariko hiru apostoluak ziren. Jesusekin batera berri onak zabaltzen ibili ziren. Ba al dakizu zeintzuk diren?... Mateo, Joan eta Pedro. Mateo eta Joan apostoluek Jesus oso ondo ezagutzen zuten. Biek liburu  bana idatzi zuten Jesusen bizitzari buruz. Joan apostoluak Apokalipsia izeneko liburua eta hiru gutun ere idatzi zituen: Joanen lehena, Joanen bigarrena eta Joanen hirugarrena. Pedro apostoluak Bibliako bi gutun idatzi zituen: Pedroren lehena eta Pedroren bigarrena. Bere bigarren gutunean, Jehobak zerutik hitz egin eta Jesusi buruz esandakoa idatzi zuen: «Hau da nire semea. Nik maite dut eta harro nago berarekin».

Irudiko beste gizonek Jesusi buruz ere irakasten digute idatzi zituzten liburuen bidez. Horietako bat Markos da. Segur aski, Jesus preso hartu zutenean, bertan zegoen eta gertatutako guztia ikusi zuen. Lukas da beste bat. Medikua zen eta, seguruenik, Jesus hil ondoren kristau bihurtu zen.

Irudian ikusten dituzun Bibliako beste bi idazle, Jesusen anaia gazteak ziren. Ba al dakizu beraien izenak?... Santiago eta Judas. Hasieran, ez zuten Jesusengan sinetsi. Ero samar zegoela ere pentsatu zuten. Baina denborarekin, Jesusengan sinetsi eta kristau bihurtu ziren.

Irudian ikusten duzun Bibliako azken idazlea Paulo da. Kristau bihurtu baino lehen bere izena Saulo zen. Kristauak gorrotatu eta oso gaiztoa izan zen beraiekin. Ba al dakizu zerk bultzatu zuen Paulo kristau bihurtzera?... Behin, Paulo Damaskorako bidean zihoala, bat-batean norbaitek zerutik hitz egiten ari zitzaiola entzun zuen. Jesus zen! Paulori galdegin zion: «Zergatik zara hain gaiztoa nigan sinesten dutenekin?» Honen ondoren, Paulo kristau bihurtu zen. Paulok Bibliako 14 liburu idatzi zituen, Erromatarrei gutunetik Hebrearrei gutuneraino.

Hasi al zara Jesusi buruz hitz egiten duten Bibliako liburuak irakurtzen? Edo hasi al zaizu norbait Bibliako liburu hauek irakurtzen?... Egin dezakezun gauzarik onenetariko bat, Jesusi buruz ikasten hastea da. Egin nahi al duzu?...

IRAKURRI ZURE BIBLIAN

  • 2 Pedro 1:16-18

  • Markos 3:21; 14:51

  • Judas 1

  • Eginak 9:1-18