Saltatu edukira

Saltatu azpimenura

Saltatu edukien aurkibidera

Jehobaren lekukoak

Euskara

Irakatsi zure seme-alabei

 10. IKASGAIA

Jesusek beti egin zuen esandakoa

Jesusek beti egin zuen esandakoa

Erraza al da zure aita-amek esandakoa beti egitea?... Zaila da batzuetan. Ba al dakizu Jehoba eta bere aita-amek esandakoa egin zuela Jesusek?... Bere ereduak zure aita-amek esandakoa egiten lagunduko dizu, batzuetan erraza ez izan arren. Ikas dezagun gehiago honi buruz.

Jesus lurrera etorri baino lehen, bere Aitarekin, Jehobarekin, zeruan bizi izan zen. Bestalde, Jesusek ere aita-amak izan zituen lurrean, Jose eta Maria. Ba al dakizu nola heldu ziren bere aita-amak izatera?...

Jehobak, Jesusek zeruan zeukan bizia Mariaren umetokian ipini zuen, lurrean jaio eta bizi zedin. Hau bai miraria! Jesus Mariaren barruan hazi zen, beste umetxoak beraien amen barruan hazten diren bezala. Bederatzi hilabeteren buruan jaio zen Jesus. Honela, Maria eta bere senarra, Jose, lurrean Jesusen aita-amak izatera heldu ziren.

Jesusek 12 urte bakarrik zituenean, ekintza baten bidez bere Aita, Jehoba, oso maite zuela agerian utzi zuen. Jesus eta bere familiak, Pazkoa ospatzeko, Jerusalemera bidaia luzea egin zuten. Etxerako bidean, Jose eta Mariak ezin izan zuten Jesus inon ere aurkitu. Ba al dakizu non zegoen?...

Zergatik zegoen Jesus tenpluan?

Jose eta Maria Jerusalemera lasterka itzuli eta leku guztietan Jesusen bila aritu ziren. Oso kezkatuta zeuden bera aurkitu ezinik. Hiru egun igaro ondoren, tenpluan aurkitu zuten! Ba al dakizu zergatik zegoen Jesus tenpluan?... Han bere Aitari, Jehobari buruz ikas zezakeelako. Jehoba maite zuenez, berari atsegin ematen ikasi nahi zuen. Jesus handitu eta gizon bihurtu zenean ere, Jehobak esandakoa beti egin zuen. Jesusek esandakoa egin zuen, nahiz eta hau batzuetan zaila izan. Horregatik asko sufritu behar izan zuen. Egin al zuen Jesusek Jose eta Mariak esandakoa?... Bai, Bibliak baietz esaten du.

Zer ikas dezakezu Jesusengandik?... Zure aita-amek esandakoa egin behar duzula, nahiz eta batzuetan zaila izan. Egingo al duzu?...

IRAKURRI ZURE BIBLIAN

  • Lukas 1:30-35; 2:45-52

  • Efesoarrei 6:1

  • Hebrearrei 5:8