Saltatu edukira

Saltatu azpimenura

Saltatu edukien aurkibidera

Jehobaren lekukoak

Euskara

Irakatsi zure seme-alabei

 6. IKASGAIA

Dabid ez zen beldur

Dabid ez zen beldur

Zer egiten duzu beldur zarenean?... Agian aita edo amarengana laguntza eske joaten zara. Baina badago lagun zaitzakeen beste norbait. Beste inor baino indartsuagoa da. Ba al dakizu nor den?... Bai, Jehoba da. Ikus dezagun Dabid izeneko gaztearen istorioa. Jehobak beti lagunduko ziola bazekielako, Dabid ez zen beldur izan.

Umetatik, Dabiden aita-amek Jehoba maitatzen irakatsi zioten. Horregatik, gauza izugarriak gertatu arren, Dabid ez zen beldur izan. Berak bazekien Jehoba bere laguna zela eta lagunduko ziola. Behin batean, Dabid ardiak zaintzen zegoela, lehoi handi bat etorri eta ardi bat harrapatu zuen! Ba al dakizu zer egin zuen Dabidek? Lehoiaren atzetik joan, bizarretatik heldu eta berarekin akabatu zuen! Beste batean, hartz batek ardiak eraso zituen, eta Dabidek hau ere akabatu egin zuen! Nork uste duzu lagundu ziola Dabidi?... Bai, Jehobak lagundu zion.

Beste aldi batean, Dabid bereziki ausarta izan zen. Israeldarrak filistear herriaren kontra borrokan zeuden. Filistear soldaduetako bat handi-handia zen, erraldoia! Bere izena Goliat zen. Erraldoi hau Jehoba eta israeldar soldaduei barrezka ari zitzaien. Berarekin borrokatzeko desafioa bota zien soldadu israeldarrei. Hauek beldurrez dar-dar, ez ziren ausartu. Dabidek honen berri izan zuenean, Goliati esan zion: «Zurekin borrokatuko naiz! Jehobaren laguntzarekin garaituko zaitut!» Dabid ausarta zela uste al duzu?... Bai, oso ausarta. Jakin nahi al duzu zer gertatu zen ondoren?

Dabidek habaila eta bost errekarri leun-leun hartu zituen. Orduan, erraldoiarekin borrokatzera joan zen. Mutil koskorra zela ikusi zuenean, Goliatek Dabidi barre egin zion. Baina Dabidek esan zion: «Zu niregana ezpataz armatua zatoz, baina ni zuregana Jehobaren izenean nator!» Orduan, errekarria habailan jarriz, lasterka joan zen eta bere indar  guztiarekin jaurti zuen. Errekarriak zuzenean begi artean jo zuen Goliat! Erraldoia lurrera erori zen hilda! Filistearrak beldurturik ihes egin zuten. Nola da posible mutil koskor batek erraldoia garaitzea?... Jehobak lagundu ziolako. Jehoba erraldoia baino askoz ere indartsuagoa zen!

Dabid ez zen beldur izan Jehobak lagunduko ziola bazekielako

Zer ikas dezakezu Dabiden istoriotik?... Jehoba beste edonor baino indartsuagoa dela. Eta bera zure laguna da. Beraz, beldur zaren hurrengo aldian, gogoratu: Jehobak ausarta izaten lagunduko dizu.

IRAKURRI ZURE BIBLIAN

  • 56. Salmoa 4, 5 [56:3, 4, NM]

  • 1 Samuel 17:20-54