Saltatu edukira

Saltatu azpimenura

Jehobaren lekukoak

Euskara

Ba al dago itxaropenik hildakoentzat?

Ba al dago itxaropenik hildakoentzat?

Zer uste duzu?

  • Bai

  • Ez

  • Beharbada

 HARA BIBLIAK ZER ESATEN DUEN

«Badut itxaropena —horiek bezalaxe— hildako guztiak [. . .] piztuko direla».—Eginak 24:15, Elizen arteko Biblia.

ZER ERAGIN IZAN DEZAKE HONEK ZURE BIZIAN?

Maite dugun norbait hiltzean dugun mina arintzea lor dezakegu. —2 Korintoarrei 1:3, 4.

Heriotzak sortzen duen ikaratik aska gaitzake.—Hebrearrei 2:15.

Maite izan eta heriotzan galdu ditugunekin berriz ere elkartzeko itxaropena izan dezakegu.—Joan 5:28, 29.

 SINETS AL DEZAKEGU BENETAN BIBLIAK ESATEN DUENA?

Bai, badaude behintzat hiru arrazoi:

  • Jainkoak sortu du bizia. Jainkoa «biziaren iturria» dela dio Bibliak (Salmoak 36:10 [36:9, Traducción del Nuevo Mundo]; Eginak 17:24, 25). Izaki bizidun guztiak biziarazi dituenez, hil dena bizitzara itzularazi dezake, noski!

  • Jainkoak iraganean gizakiak berpiztu izan ditu. Bibliak zortzi berpizkunderen berri ematen du. Jainkoak lurrean berpiztu zituenen artean adin desberdinetako gizon-emakumeak izan ziren. Horietako batzuk tarte txikian egon ziren hilik, beste batzuk, berriz, tarte luzeagoan; Lazaro, esaterako, lau egunez egon zen hilik berpiztu artean!—Joan 11:39-44.

  • Jainkoa gizakiak berpizteko irrikan dago. Jehobak heriotza gorrotatzen du, bere etsai bezala ikusirik (1 Korintoarrei 15:26). Bere etsaia garaitzeko «irrikan» dagoenez, hildakoak berpiztuz ezerezean utziko du heriotza. Bere gogoan daudenak berpiztu eta hauek lurrean berriz ere bizirik ikusi nahi ditu.—Job 14:14, 15.

 PENTSA EZAZU HONETAN

Zergatik zahartu eta hiltzen gara?

Bibliako hurrengo pasarteek galdera honi erantzuten diote: HASIERA 3:17-19 eta ERROMATARREI 5:12.

Ikasi gehiago

BERRI ONAK JAINKOAREN ESKUTIK!

Zein itxaropen dago hildakoentzat?

Zer gertatzen da hil ondoren? Ikusiko al ditugu berriz maite izan eta orain hilda daudenak?