Saltatu edukira

Saltatu azpimenura

Saltatu edukien aurkibidera

Jehobaren lekukoak

Euskara

Gazteen 10 galderen erantzunak

 9. GALDERA

Sinestu behar al nuke eboluzioan?

Sinestu behar al nuke eboluzioan?

ZERGATIK DA HAU GARRANTZITSUA?

Eboluzioa egia balitz, bizitzak ez luke helburu iraunkorrik izango. Kreazioa egia balitz, berriz, asebetetzen gaituzten erantzunak izan genitzake bizitza eta etorkizunari buruz.

ZER EGINGO ZENUKE?

Imajina ezazu honakoa: Ibai nahastuta dago. Beti sinestu izan du Jainkoarengan eta sorkuntzan. Baina gaur biologiako irakasleak eboluzioa ikerketa zientifiko fidagarrietan oinarritzen dela aldarrikatu du ziurtasunez. Ibaik ez du tentel itxura izan nahi. «Azken finean, zientzialariek eboluzioa egia dela frogatu badute, nor naiz ni zalantzan jartzeko?» pentsatzen du.

Ibai bazina, onartuko al zenuke eboluzioa testuliburuek benetakoa dela esaten dutelako soilik?

ITXARON ETA PENTSATU!

Eztabaidako alderdi bakoitzeko jendeak erraz esaten du askotan zer sinesten duen zergatik sinesten duen benetan jakin gabe.

  • Batzuek elizan irakatsi dietelako bakarrik sinesten dute kreazioan.

  • Beste batzuek eskolan irakatsi dietelako bakarrik sinesten dute eboluzioan.

 KONTUAN HARTZEKO SEI GALDERA

Bibliak honakoa dio: «Edozein etxek du bere egilea; baina gauza guztien egilea Jainkoa da» (Hebrearrei 3:4). Arrazoizkoa ote da honetan sinestea?

Biziak ez duela sortzailerik esatea etxe honek ez duela eraikitzailerik esatea bezain zentzugabea da.

ADIERAZPENA: Unibertsoan dagoen guztia kasualitatez gertatu zen Big Bangaren ondorioz.

1. Nork edo zerk sortu zuen Big Banga?

2. Zerk du zentzu handiagoa? Guztia ezerezetik sortu zela edo guztia norbaitek sortu zuela?

ADIERAZPENA: Gizakia animalietatik dator.

3. Gizakia animalietatik badator, tximinoetatik esaterako, zergatik dago horrenbesteko aldea gizakien eta tximinoen gaitasun intelektualen artean?

4. Zergatik dira bizi forma «sinpleenak» hain konplexuak?

ADIERAZPENA: Eboluzioa frogatutako gertaera da.

5. Aztertu al ditu bere kabuz horri buruzko frogak adierazpen hau egin duenak?

6. Zenbatek sinesten du eboluzioan jende jakintsuak horretan sinesten duela esan dietelako soilik?

«Basoan zabiltzanean etxe batekin topo egiten baduzu, pentsatuko al zenuke: “Hau bai harrigarria! Zuhaitzak behar den tokian erori dira etxe hau eraikitzeko”. Ez horixe! Ez du zentzurik. Beraz, zergatik sinestu behar genuke unibertsoan dagoen guztia bakarrik sortu zela?», Julia.

«Imajina ezazu norbaitek inprimategi batean eztanda bat izan dela esaten dizula. Tinta horma eta sabaian zabaldu omen da eta, honen ondorioz, hiztegi entziklopediko baten testua osatu da. Sinestuko al zenioke?», Gwen.

 JAINKOARENGAN SINESTEKO ARRAZOIAK

Bibliak «gauza guztiak» aztertzera animatzen zaitu (1 Tesalonikarrei 5:21). Beraz, Jainkoarengan duzun sinesmena ez da ondorengoan bakarrik oinarritu behar:

  • SENTIPENETAN Indar boteretsuagoa egon behar duela sinesten dut.

  • ZURE KULTURAN Erlijiozalea den jendartean bizi naiz.

  • ZURE HEZKUNTZAN Gurasoek Jainkoarengan sinestarazi didate. Ez dut beste aukerarik izan.

Bestalde, Jainkoarengan sinesteko arrazoi sendoak izan behar dituzu.

«Irakasleak gorputzaren funtzionamendua azaltzen duen bitartean, Jainkoa existitzen denaren zalantzarik ez dut. Gorputzeko atal bakoitzak, xehetasun txikienetik hasita, bere eginkizuna du. Hauek, askotan, gu konturatu gabe gertatzen dira. Giza gorputza txundigarria da!», Teresa.

«Etxe orratz, itsasontzi edo kotxe bat ikustean, neure buruari “nork eraiki ote zuen?” galdetzen diot. Azkarra den norbaitek egin behar du kotxea, honen osagai txikiek zuzen lan egin behar baitute guztia ondo ibili dadin. Kotxeak norbaitek diseinatu behar baditu, berdina gertatzen da gizakiokin», Richard.

«Zientzia geroz eta gehiago aztertu, orduan eta sinesgaitzagoa iruditzen zait eboluzioa. [...] Nire ustez, “fede” handiagoa izan behar da eboluzioan sinesteko Sortzailean sinesteko baino», Anthony.

PENTSATU HONETAN

Zientzialariek ez dute bat egin eboluzioa azaltzeko orduan, nahiz eta urteak eman dituzten ikerketak egiten. Hauek ez badira akordio batera iritsi eboluzioari buruz hitz egitean, nahiz eta adituak beraiek izan, gaizki ote dago teoria hori zalantzan jartzea?