Saltatu edukira

Saltatu azpimenura

Saltatu edukien aurkibidera

Jehobaren lekukoak

Euskara

Gazteen 10 galderen erantzunak

 10. GALDERA

Nola lagundu nazake Bibliak?

Nola lagundu nazake Bibliak?

ZERGATIK DA HAU GARRANTZITSUA?

Bibliak «Jainkoak inspiratua» dela dio (2 Timoteori 3:16). Hau egia bada, Bibliak behar duzun gida emango dizu.

ZER EGINGO ZENUKE?

Imajina ezazu honakoa: Arkaitz guztiz ezezaguna zaion tokian gidatzen ari da. Kaleetako seinaleek izan behar lukeen tokian ez dagoela erakusten diote. Arkaitzek galduta dabilela ikusi du. Bidaian zehar, nonbait, norabide okerra hartuko zuen.

Zer egingo zenuke Arkaitzen egoeran?

ITXARON ETA PENTSATU!

Aukera ugari dituzu:

  1. Norbaiti galdetu.

  2. Mapa edo GPSa begiratu.

  3. Gidatzen jarraitu, nolabait norabide zuzena segituko duzula esperoz.

Argi dago hirugarren aukera dela gutxien lagunduko zaituena.

Bigarren aukerak lehenengoak ez duen abantaila du. Azken batean, mapa edo GPSa bidaia osoan izan dezakezu gida moduan.

Bibliak era berean lagunduko zaitu!

Libururik zabalduenak...

  • arazoetan gidatuko zaitu.

  • zeure burua hobeto ezagutzen eta pertsona hobea izaten lagunduko dizu.

  • bizitzarik onena izaten erakutsiko dizu.

 GALDERA GARRANTZITSUEN ERANTZUNAK

Hitz egiten hasten garenetik galdezka hasten gara:

  • Zergatik da urdina zerua?

  • Zerez eginak daude izarrak?

Denborarekin inguruan gertatzen denaz galdetzen dugu:

Zer esango zenuke erantzunak hasiera-hasieratik Biblian izan direla entzungo bazenu?

Jende askok Biblia mito eta kondairaz betetako liburua dela, zaharkituta dagoela edo ulertzeko zailegia dela dio. Baina, zein da benetan arazoa? Biblia ala jendeak Bibliari buruz duen ustea? Informazio falta ote du?

Esate baterako, jendearen ustez mundua Jainkoaren eskutan dagoela agertzen du Bibliak. Baina nola liteke hori? Mundu honetako egoera eutsiezina da! Oinaze eta sufrimenduz, gaixotasun eta heriotzaz nahiz pobrezia eta ezbeharrez beteta dago. Nola liteke Jainko maitekor bat gertakari hauen erantzule izatea?

Nahi al duzu erantzuna jakin? Bibliak esaten duenak harritu zaitzake.

Liburuxka honetako aholkuak Biblian oinarrituta daudela ikusiko zenuen. Jehobaren lekukoek Biblia gida fidagarria dela uste dute. Zergatik? Biblia «Jainkoak inspiratua» delako eta «irakasteko, arrazoiak emateko, okerrak zuzentzeko» erabilgarria delako (2 Timoteori 3:16, 17). Antzinako liburu hau gaur egun ere oso lagungarria da. Aztertzeak merezi du!

Ikasi gehiago

BIBLIA-IKASTAROA

Nolakoak dira biblia-ikastaroak?

Munduan zehar, Jehobaren lekukoak aski ezagunak dira eskaintzen duten Biblia aztertzeko programarengatik. Ikusi zuk zeuk nolakoak diren biblia-ikastaroak.