Saltatu edukira

Saltatu azpimenura

Saltatu edukien aurkibidera

Jehobaren lekukoak

Euskara

Gazteen 10 galderen erantzunak

 5. GALDERA

Zer egin dezaket eskolan bullyinga jasaten badut?

Zer egin dezaket eskolan bullyinga jasaten badut?

ZERGATIK DA HAU GARRANTZITSUA?

Bullyingari erantzuteko moduak egoera okertu edo hobetu egin dezake.

ZER EGINGO ZENUKE?

Imajina ezazu honakoa: Telmok gaur ez du eskolara joan nahi, ezta bihar ere. Egia esan, ez du sekula eskolara bueltatu nahi. Guztia duela hiru hilabete hasi zen, bere ikaskideek berari buruz zurrumurru gaiztoak zabaltzen hasi zirenean. Ondoren, goitizen itsusiak ipintzen hasi ziren. Batzuetan, norbaitek Telmori liburuak eskuetatik bota eta nahigabe izan balitz bezala jokatzen du. Beste batzuetan, berriz, talde bateko norbaitek atzetik bultza egin eta, Telmok buelta ematen duenerako, nor izan den ezin du jakin. Atzo, bullyingak norabide makurragoa hartu zuen Telmok posta elektronikoz mehatxua jaso zuenean.

Telmo izango bazina, zer egingo zenuke?

ITXARON ETA PENTSATU!

Ba al duzu zerbait egiterik? Bai, noski! Bullyinga astindu dezakezu inor jo gabe. Nola?

  •   EZ EGIN AURKA. Bibliak honakoa dio: «Zentzugabeak aske uzten ditu bere grina guztiak, zuhurrak eutsi eta baretzea lortzen» (Esaera Zaharrak 29:11). Ahal duzun neurrian lasai egon, itxuraz behintzat; bullyinga egiten dizutenek, seguruenik, interesa galduko dute.

  • EZ HARTU MENDEKURIK. Bibliak hau dio: «Ez itzuli inori gaitzik gaitz orde» (Erromatarrei 12:17). Mendekua hartu nahi izateak egoera okertu besterik ez du egingo.

  • EZ SARTU ARAZOETAN. Bibliak honakoa dio: «Arriskua ikusi eta gorde egiten da zentzuduna» (Esaera Zaharrak 22:3). Ahal duzun heinean, alde egin arazoak sortu ditzaken jendearen ingurutik eta bullyinga jasan dezakezun egoeretatik.

  • ESPERO EZ DUTENA ERANTZUN. Bibliak hau dio: «Erantzun goxoak haserrea baretzen» (Esaera Zaharrak 15:1). Saiatu umorez erantzuten. Adibidez, bullyinga egiten dizunak gizena zarela esaten badizu, sorbaldak jaso eta «bai, agian kilo pare bat galdu beharko nituzke» erantzun diezaiokezu.

  • ALDE EGIN. «Isilik alde egiteak heldua zarela eta erasotzen zaituena baino indartsuagoa zarela erakusten du» dio 19 urteko Norak, «nork bere buruaren kontrola azaltzen du, erasotzaileak ez duena» (2 Timoteori 2:24).

  • ZEURE BURUAN KONFIANTZA GARATU. Euren buruan estimu gutxi dutenak eta, hortaz, defendatuko ez direnak antzeman ohi dituzte erasotzaileek. Bestalde, zuregan botererik ez dutela ikustean, bullyinga egiten dutenek amore emango dute.

  • ESAIOZU NORBAITI. Irakasle ohi batek hau dio: «Bullyinga jasaten duten guztiak hitz egitera animatzen ditut. Hori egitea da zuzenena eta beste edozein babestu dezake bullyinga jasatetik».

Zeure buruan konfiantza izateak erasotzaileak ez duen boterea emango dizu