Saltatu edukira

Saltatu azpimenura

Saltatu edukien aurkibidera

Jehobaren lekukoak

Euskara

Zuen familia zoriontsua izan daiteke

 3. ATALA

Konpondu arazoak elkarrekin

Konpondu arazoak elkarrekin

«Gorde ezazue bizi-bizi elkarrenganako maitasuna, maitasunak bekatu askoren barkamena lortzen baitu» (1 Pedro 4:8)

Zuk eta zure ezkontideak elkarbizitza hasten duzuenean, arazoak sortuko dira. Alde batetik, pentsatzeko, sentitzeko eta, zuen heziketaren ondorioz, gauzak egiteko moduan desberdinak zaretelako sortu daitezke. Eta bestetik, kanpoko eraginek edota ustekabeko gertakariek ere sor ditzakete arazoak.

Arazoei bizkarra ematea tentagarria izan liteke, baina Bibliak hauei aurre egitea aholkatzen digu (Mateo 5:23, 24). Biblia-printzipioak jarraitzean, zure arazoetarako konponbiderik egokienak aurkituko dituzu.

 1 ARAZOAZ HITZ EGIN

BIBLIAK ESATEN DUENA: «Mintzatzeko garaia [badago]» (Kohelet 3:1, 7). Arazoari buruz hitz egiten denbora eman ezazue. Zintzo azaldu iezaiozu zure ezkontideari zer pentsatzen duzun eta nola sentitzen zaren arazo honen aurrean. Beti «esan egia» zure bikoteari (Efesoarrei 4:25). Nahiz eta zure barru-barruko emozioak tartean sartuak egon, eztabaidan hasteko gogoa itzal ezazu. Erantzun goxo batek, elkarrizketa soil bat borroka bizi ez bilakatzea lortu dezake (Esaera Zaharrak 15:4; 26:20).

Ados ez izan arren, atsegina izaten jarraitu, zure ezkontideari maitasuna eta errespetua azaltzea ahaztu gabe (Kolosarrei 4:6). Saiatu zaitez arazoa lehenbailehen konpontzen eta inoiz ez utzi elkarrekin hitz egiteari (Efesoarrei 4:26).

SAIATU HONAKOA EGITEN:

  • Ezarri ezazue arazoari buruz hitz egiteko garai egokia

  • Zure bikotea hitz egiten ari denean, entzuiozu eta baztertu ezazu hitza kentzeko gogoa. Zuk ere izango duzu hitz egiteko txanda

 2 ENTZUN ETA ULERTU

BIBLIAK ESATEN DUENA: «Maita ezazue elkar bihotzez senide on bezala, elkar nork baino nork maiteago izaten saiatuz» (Erromatarrei 12:10). Entzuten duzun modua oso garrantzitsua da. Zure ezkontidearen ikuspuntua ulertzen saiatu zaitez «sentiera bateko [... ] eta apal[a]» izanez (1 Pedro 3:8; Santiago 1:19). Entzuten duzun itxurak ez egin. Posible duzunean, egiten ari zarena alde batera utzi eta zure bikoteari arreta osoa eman iezaiozu eta, bestela, beranduago hitz egin al dezakezuen galdetu. Zure ezkontidea taldekidetzat baduzu, eta ez aurkaritzat, ez zara «bizkorregi haserretu[ko]» (Kohelet 7:9).

SAIATU HONAKOA EGITEN:

  • Jarrai ezazu entzuten aurreiritzirik gabe, entzuten duzuna atsegin ez baduzu ere

  • Hitzen atzean dagoena antzematen saiatu zaitez. Arreta jarri iezaiezu zure bikotearen keinu eta ahots tonuari

3 AURRERA EGIN

BIBLIAK ESATEN DUENA: «Nekeak [lan gogorrak] beti du bere irabazia, berritsukeriak pobrezia bakarrik» (Esaera Zaharrak 14:23). Konponbide egokia adostea ez da nahikoa. Biok erabakitakoarekin aurrera egin behar duzue. Lan gogorra da eta ahalegin handiak egin beharko dituzue, baina ziur izan mereziko duela (Esaera Zaharrak 10:4). Elkarrekin talde-lanean arituz gero, «etekin hobea aterako» duzue (Kohelet 4:9).

SAIATU HONAKOA EGITEN:

  • Erabaki ezazue zuetako bakoitzak arazoa konpontzeko hartuko dituzuen neurriak

  • Azter ezazue noizbehinka zuen helburura iristeko ordurarte lortu duzuena