Saltatu edukira

Saltatu azpimenura

Saltatu edukien aurkibidera

Jehobaren lekukoak

Euskara

Zuen familia zoriontsua izan daiteke

 9. ATALA

Gurtu Jehoba familian

Gurtu Jehoba familian

«Adora ezazue, zerua eta lurra, itsasoa eta ur-iturriak egin zituena» (Apokalipsia 14:7)

Liburuxka honetan ikasi duzun bezala, zuri eta zure familiari lagunduko dizuen printzipio asko ditu Bibliak. Jehobak zoriontsu izan zaitezen nahi du. Bera gurtzeari lehentasuna ematen badiozu zure bizitzan, «beste hori guztia gehigarritzat emango dizu[la]» promesten dizu Jainkoak (Mateo 6:33). Zu bere laguna izan zaitezen bene-benetan nahi du. Dituzun aukera guztiez baliatu zaitez Jainkoarekin duzun adiskidetasuna sendotzeko. Izan ere, inork izan dezakeen ohorerik handiena da hau (Mateo 22:37, 38).

 1 JEHOBAREKIN DUZUN HARREMANA SENDOTU

BIBLIAK ESATEN DUENA: «Aita izango naiz zuentzat, eta zuek seme-alaba niretzat. Hau dio Jaun ahalguztidunak» (2 Korintoarrei 6:18). Jainkoak zu bere lagun-mina izatea nahi du eta otoitza da hau lortzeko era bat. Izan ere, Jehobak honako gonbidapena luzatzen dizu: «Egin otoitz aspertu gabe» (1 Tesalonikarrei 5:17). Zure kezka eta pentsamendu sakonenak entzuteko irrikan dago (Filipoarrei 4:6). Zure familiarekin otoitz egiten duzunean, Jainkoa zuretzako bene-benetakoa dela ikusiko dute.

Jainkoari hitz egiteaz gain, entzun ere egin behar diozu. Honetarako, Biblia eta honetan oinarrituak dauden argitalpenak aztertu itzazu (1. Salmoa 1, 2). Hausnartu ezazu ikasitakoa (77. Salmoa 12, 13 [77:11, 12NM]). Jainkoari entzuteak kristau bileretara joateko ohitura izatea ere eskatzen du (122. Salmoa 1-4).

Jehobarekin duzun harremana sakontzeko ere, hitz egiezu besteei berari buruz. Hau oso garrantzitsua da. Berari buruz zenbat eta gehiago mintzatu, orduan eta gerturago sentituko zara berarengandik (Mateo 28:19, 20).

SAIATU HONAKOA EGITEN:

  • Gorde ezazu denbora egunero Biblia irakurtzeko eta Jainkoari otoitz egiteko

  • Emaiezu lehentasuna jarduera espiritualei aisialdiari eta atsedenari baino lehen

2 GOZATU ZUEN FAMILIA-GURTZAZ

BIBLIAK ESATEN DUENA: «Hurbil zaitezte Jainkoarengana, eta hurbildu egingo zaizue» (Santiago 4:8). Familia osoak elkarrekin gurtzeko ohitura izan dezan, egitarau bat antolatu eta hau jarraitu behar duzue (Hasiera 18:19). Baina hau ez da nahikoa. Jainkoak zure eguneroko bizitzaren parte izan behar du. Sendotu ezazu zure familiak Jainkoarekin duen harremana berari buruz hitz eginez «etxean zaudela nahiz bidean zoazela, oheratzean nahiz jaikitzean» (Deuteronomioa 6:6, 7). Izan dadila zuen helburua Josueren eredua jarraitzea. Izan ere, honakoa esan zuen berak: «Nik eta nire etxekoek Jauna zerbitzatuko dugu» (Josue 24:15).

SAIATU HONAKOA EGITEN:

  • Familia-kide bakoitzaren beharrak kontutan dituen trebatze-programa antolatu ezazu eta hau jarraitzeko ohitura izan

Ikasi gehiago

NOR ARI DA JEHOBAREN NAHIA EGITEN?

Zer da familia-adorazioa?

Jakin ezazu aukera honek nola lagun zaitzakeen Jainkoarengana hurbiltzen eta zure familiakideen arteko harremana estutzen.

Zer da Bibliak benetan irakasten duena?

Nola izan daiteke zoriontsu zure familia?

Jesusen maitasuna senar, emazte, guraso eta haurrek jarraitu beharreko eredua da. Zer ikasten dugu bere eredutik?