Saltatu edukira

Saltatu azpimenura

Jehobaren lekukoak

Euskara

Nola izan daiteke benetan zoriontsu gure familia?

Nola izan daiteke benetan zoriontsu gure familia?

Zein uste duzu dela gakoa?

  • Maitasuna

  • Dirua

  • Beste gauzaren bat

 HARA BIBLIAK ZER ESATEN DUEN

«Zorionekoak Jainkoaren hitza entzun eta betetzen dutenak!»—Lukas 11:28, Elizen arteko Biblia.

ZER ERAGIN IZAN DEZAKE HONEK ZURE BIZIAN?

Benetako maitasuna aurki dezakezu.—Efesoarrei 5:28, 29.

Elkarrenganako errespetuaz goza dezakezu.—Efesoarrei 5:33.

Erabateko segurtasuna eduki dezakezu.—Markos 10:6-9.

 SINETS AL DEZAKEGU BENETAN BIBLIAK ESATEN DUENA?

Bai, badaude behintzat bi arrazoi:

  • Jainkoa familiaren Sortzailea da. Jainkoa «familia ororen sorburu» dela dio Bibliak. Beraz, berari esker existitzen da familia (Efesoarrei 3:14, 15). Zer garrantzi du honek guretzat?

    Pentsatu honetan: mahai inguruan bazkari goxoa dastatu eta honen errezeta jakin nahi baduzu zuk zeuk prestatzeko, nori galdetuko zenioke? Sukaldariari, noski!

    Era berean, familia zoriontsua izateko errezeta jakin nahi badugu, familiaren Sortzailearengana, Jehobarengana jo beharko dugu.—Hasiera 2:18-24.

  • Jainkoa guztioz arduratzen da. Familiek ongi egiten dute Biblian azaltzen diren Jehobaren aholkuak jarraitzean. Zergatik? Jainkoa guztioz «arduratzen» dela esaten baitu Bibliak (1 Pedro 5:6, 7). Jehobak bihotz-bihotzez nahi du guretzat onena. Beraz, ziur egon bere gomendioak jarraitzeak beti on egingo digula!—Esaera Zaharrak 3:5, 6; Isaias 48:17, 18.

 PENTSA EZAZU HONETAN

Zerk lagun gaitzake senar, emazte edo guraso hobeak izaten?

Bibliako hurrengo pasarteek galdera honi erantzuten diote: EFESOARREI 5:1, 2 eta KOLOSARREI 3:18-21.