Jehobak lurrera bidali zuen Jesus. 1 Joan 4:9

Jehobari atsegin eman nahi badiogu, beste izaki garrantzitsu baten esana ere entzun beharra dugu. Adam sortu baino askoz lehenago, Jehobak aingeru boteretsu bat sortu zuen zeruan.

Denbora pasata, Jehobak aingeru hori lurrera bidali zuen. Hau Belenen jaio zen eta bere ama izateko Maria izeneko birjina hautatu zuen Jainkoak. Haurrari Jesus deitu zioten. —Joan 6:38.

Lurrean zegoelarik, Jesusek modu paregabean azaldu zituen Jainkoaren ezaugarriak. Atsegina, maitekorra eta hurbilerraza zen. Ausardiaz, Jehobari buruzko egia irakatsi zuen.

 Nahiz eta zintzo jokatu, jendeak Jesusi gorroto zion. 1 Pedro 2:21-23

Jesusek gaixoak sendatu eta hildakoak berpiztu zituen.

Erlijio-buruek Jesusi gorroto zioten beraien jokabide ustela eta irakaskuntza faltsuak agerian jarri zituelako.

Erlijio-buruek bultzatuta, erromatar agintariek Jesus jo eta hil zuten.