Saltatu edukira

Saltatu azpimenura

Saltatu edukien aurkibidera

Jehobaren lekukoak

Euskara

Entzun Jainkoaren esana eta betirako bizi

 1. ATALA

Nola entzuten dugu Jainkoaren esana?

Nola entzuten dugu Jainkoaren esana?

Jainkoak Bibliaren bidez hitz egiten digu. 2 Timoteori 3:16

Jainkoak bere pentsamenduak liburu berezi batean idatzita utzi dizkigu. Horretarako gizon talde bat gidatu zuen. Liburu hori Biblia da. Bertan Jainkoak zuk jakitea nahi duen informazio garrantzitsua aurkituko duzu.

Jainkoak badaki guretzako zer den hoberena. Berak esandakoa entzun eta betez gero, zuhurragoa izango zara.—Esaera Zaharrak 1:5.

Jainkoak gizaki guztiek Biblia irakurtzea nahi du. Horregatik, gaur egun hizkuntza askotan dugu eskuragarri.

Jainkoaren esana entzun nahi baduzu, Biblia irakurri eta ulertzea ezinbestekoa da.

 Herri guztietako gizakiak Jainkoaren esana entzuten ari dira. Mateo 28:19

Jehobaren lekukoek Biblia ulertzen lagun zaitzakete.

Mundu zabalean, Jainkoari buruzko egia erakusten dute.

Jainkoari buruz ikasteagatik ez daukazu ezer ordaindu beharrik. Jehobaren lekukoen bileretan ere Jainkoaz gehiago ikas dezakezu.