Jainko bakarra dago eta bere izena Jehoba edo Jahweh da (Irteera 3:15, oharra; Salmoak 83:19 [83:18 NW]). Izaki espirituala denez, ezin dugu ikusi. Guztiok maite gaitu eta bera maite dezagun nahi du. Guk gainontzeko pertsonak ere maitatzea nahi du (Mateo 22:35-40). Ahalguztiduna eta guztiaren Sortzailea da.

Jehobak aingeru boteretsu bat sortu zuen lehendabizi, orain Jesu Kristo izenaz ezagutzen duguna. Ondoren gainontzeko aingeruak ere sortu zituen.

Jainkoak zeruan dagoen guztia sortu zuen . . . baita lurrean dagoena ere. Apokalipsia 4:11

 Jehobak zeru-lurrak eta bertako guztia sortu zuen.—Hasiera 1:1.

Adam, lehenengo gizona, lur-hautsez sortu zuen.—Hasiera 2:7.