Saltatu edukira

Saltatu azpimenura

Saltatu edukien aurkibidera

Jehobaren lekukoak

Euskara

Entzun Jainkoaren esana eta betirako bizi

 3. ATALA

Nolakoa zen bizitza paradisuan?

Nolakoa zen bizitza paradisuan?

Jehobak Adam eta Ebari behar zuten guztia eman zien. Hasiera 1:28

Jehobak lehendabiziko emakumea, Eba, sortu zuen eta Adamen emaztea izan zen.—Hasiera 2:21, 22.

Jehobak perfektuak sortu zituen, garun eta gorputz akatsgabeekin.

Eden izeneko paradisuan bizi ziren. Ibai, fruta-arbola eta animaliak zeuden edertasun handiko lekua zen hura.

Jehobak beraiekin hitz egin eta irakatsi egiten zien. Jehobaren esana betez gero, lurrean betirako biziko ziren paradisuan.

 Jainkoak zuhaitz guztien artetik, batetik ez jateko esan zien. Hasiera 2:16, 17

Jehobak Adam eta Ebari Edeneko fruta-arbola bat erakutsi eta bertatik jaten bazuten hil egingo zirela esan zien.

Aingeruetako bat Jainkoaren aurka matxinatu zen. Aingeru gaizto hau Satan Deabrua da.

Deabruak ez zuen Adam eta Ebak Jainkoaren esana betetzerik nahi. Hala, suge baten bidez, Ebari zuhaitz horretako fruitua jaten bazuen ez zela hilko, baizik eta Jainkoa bezalakoa bihurtuko zela esan zion. Eta noski, hori gezurra zen!—Hasiera 3:1-5.