Saltatu edukira

Saltatu azpimenura

Jehobaren lekukoak

Euskara

Ezagutu nahi al duzu egia?

Ezagutu nahi al duzu egia?

EGIA zeri buruz ordea? Gizakioi betidanik sortu zaizkigun garrantzizko galdera batzuei buruz. Beharbada, bururatu zaizkizu noizbait honako galdera hauek:

  • Ba al dago gutaz arduratzen den Jainkorik?

  • Amaituko al dira inoiz gerrak eta sufrimendua?

  • Zer gertatzen zaigu hil ondoren?

  • Ba al dago itxaropenik hildakoentzat?

  • Nola egin dezakegu otoitz Jainkoak entzun gaitzan?

  • Nola izan gaitezke zoriontsu?

Nora joko zenuke galdera hauen erantzun bila? Hainbat pertsonek, baita gai honetan interesa dutenek ere, bat etortzen ez diren erantzunak emango lizkigukete. Liburutegi eta liburudendetako liburu ugarik erantzun zuzenak dituztela ziurtatzen dute. Sarritan, aldiz, liburu batek bestearen kontrakoa dio. Beste batzuek, hasiera batean baliogarriak badirudite ere, laster zaharkituta geratu eta zuzendu edo ordezkatu egiten dira.

Hala ere, badago erantzun fidagarriak dituen liburu bat, informazio zehatza duena alegia. Jesukristok hauxe esan zion Jainkoari otoitz egitean: “Zure mezua egia da” (Joan 17:17). Gaur egun badakigu egia esaten duen mezu hau Biblian aurkitu dezakegula. Hurrengo orrialdeetan Bibliak hasierako galderei ematen dizkien erantzun argi eta sinesgarriak aztertuko ditugu.

 Ba al dago gutaz arduratzen den Jainkorik?

ZERGATIK SORTZEN DA GALDERA HAU?: Eboluzioa frogatutako gertaera bat bailitzan irakasten da. Bestalde, jende askoren galdera hau da: ‘Jainkorik badago, zergatik ez ditu krudelkeria eta injustizia kentzen?’

BIBLIAK IRAKASTEN DUENA: Jainko Sortzaile bat badago, eta horren frogak nonahi ditugu. Erromatarrei 1:20ak dio munduaren sorreratik aurrera Jainkoaren ezaugarri ikustezinak “ikusgarri gertatzen [zaizkiola] haren egintzak aztertzen dituenari”. Izan ere, izaki bizidunen konplexutasuna aztertzean, Sortzaile baten aztarnak aurkitzen ditugu. Bera gutaz arduratzen da eta Bibliaren arabera etorkizun ederra prestatu digu. Jesusek ondorengo otoitza egiten irakatsi zigun: “Gure Aita zerukoa, [...] etorrarazi zeure erregetza; betearazi lurrean zeure nahia, zeruan betetzen den bezala” (Mateo 6:9, 10). Jainkoa gutaz hainbeste arduratzen denez, ahalegin handiak egin ditu bere helburua ziurtasunez bete dadin (Joan 3:16).

Ikusi Hasiera 1:26-28, Santiago 1:13 eta 1 Pedro 5:6, 7 ere.

Amaituko al dira inoiz gerrak eta sufrimendua?

ZERGATIK SORTZEN DA GALDERA HAU?: Gerrateek hainbat eta hainbat hildako eragiten dituzte etengabe. Guztiok sufritzen dugu era batera edo bestera.

BIBLIAK IRAKASTEN DUENA: Jainkoak Lur zabalean bakea ezarriko duela iragartzen du. Bere erregetzaren eraginez, hain zuzen ere, zeruan izango duen gobernuaren eraginez, garai horretan Lurrean biziko diren pertsonak “ez dira gehiago gudurako prestatuko”. Horren ordez, “ezpatak golde bihurtuko dituzte eta lantzak igitai” (Isaias 2:4). Jainkoak justizia eza eta sufrimendua kenduko ditu. Bibliak hauxe baieztatzen du: “Haien begietako malkoak xukatuko ditu, eta ez da gehiago heriotzarik izango, ez dolurik, ez negarrik, ez nekerik” (Apokalipsia 21:3, 4).

Ikusi Salmoak 37:10, 11; 46:10 eta Mikeas 4:1-4 ere.

Zer gertatzen zaigu hil ondoren?

ZERGATIK SORTZEN DA GALDERA HAU?: Erlijio gehienek irakasten dute gizakia hil ondoren bere barruan dagoen zerbaitek bizirik jarraitzen duela. Batzuek adierazten dute hildakoek bizidunei kalte egin ahal dietela edo Jainkoak gaiztoei zigorra ezartzen diela infernura bidaliz, amaigabeko tormentuaz.

BIBLIAK IRAKASTEN DUENA: Hiltzerakoan gizakia ez da jadanik existitzen. Kohelet 9:5ek (Eklesiastesa) honakoa dio hildakoen egoerari buruz: “Hilek [...] ez dakite ezer”. Zer esan nahi du honek? Hildakoek ezagutu, sentitu edo besterik egitea ezinezkoa dutela. Argi dago, beraz, ezin diotela kalte edo mesederik egin bizirik dagoen jendeari (Salmoak 146:3, 4).

Ikusi Hasiera 3:19 eta Kohelet 9:6, 10 ere.

 Ba al dago itxaropenik hildakoentzat?

ZERGATIK SORTZEN DA GALDERA HAU?: Denok bizi nahi dugu; baita maite ditugunekin bizitzaz gozatu ere. Ez da harritzekoa, beraz, maite dugun norbait hiltzean berriro ikusi nahi izatea.

BIBLIAK IRAKASTEN DUENA: Hildako gehienak berpiztuak izango dira. Jesukristok honakoa hitzeman zuen: “Ez harritu esaten dizuedanaz, bai baitator ordua hildako guztiek haren ahotsa entzungo dutena, eta hilobietatik aterako direna” (Joan 5:28, 29). Jainkoak hasieratik zuen helburuari jarraituz, Lurrean berpizten diren pertsonek paradisu batean bizitzeko aukera izango dute (Lukas 23:43). Etorkizunerako azaldu duenaren arabera Jainkoaren esana egiten duten gizakiek osasun osoa eta betiereko bizitza izango dute. Bibliak hala dio: “Prestuak biziko baitira lurrean eta zuzenek iraungo bertan” (Esaera Zaharrak 2:21).

Ikusi Job 14:14, 15; Lukas 7:11-17 eta Eginak 24:15 ere.

Nola egin dezakegu otoitz Jainkoak entzun gaitzan?

ZERGATIK SORTZEN DA GALDERA HAU?: Ia erlijio guztietako pertsonek otoitz egiten dute. Hala ere, askok uste dute beraien otoitzak erantzun gabe gelditzen direla.

BIBLIAK IRAKASTEN DUENA: Jesukristok irakatsi zigun hitz berberak behin eta berriz ez ditugula errepikatu behar. “Otoitz egitean, ez ari esan eta esan” aipatu zuen berak (Mateo 6:7). Beraz, Jainkoak gure otoitzak entzutea nahi badugu, Berak ontzat ematen duen moduan egin behar ditugu. Hau lortzeko, Jainkoaren borondatea zein den ikasi eta honen arabera otoitz egin behar dugu. “Konfiantza osoa dugu Jainkoarengana jotzeko, ongi baitakigu, bere nahiaren arabera zerbait eskatzen badiogu, entzun egiten digula” azaltzen du 1 Joan 5:14ak.

Ikusi Salmoak 65:3; Joan 14:6, 14 eta 1 Joan 3:22 ere.

Nola izan gaitezke zoriontsu?

ZERGATIK SORTZEN DA GALDERA HAU?: Jende askok dirua, ospea eta edertasunaren bidez zoriontasuna lortuko duela uste du. Baina gauza hauen atzetik ibili arren, ez dira erabat zoriontsu.

BIBLIAK IRAKASTEN DUENA: Jesukristok zoriontasunaren iturria non dagoen argitu zuen “zorionekoak Jainkoaren hitza entzun eta betetzen dutenak” esan zuenean (Lukas 11:28). Nola aurkitu dezakegu benetako zoriontasuna? Gizakiok dugun beharrik nagusienari arreta emanez. Behar hau Jainkoa eta Berak guretzat duen helburuari buruzko egia ezagutzean asetzen da. Egia hori Biblian agertzen da, eta hau jakiteak argia emango digu benetan zer den garrantzitsuena edo ez bereizteko. Bibliako egiei gure erabaki nahiz ekintzetan eragina izaten uzten badiegu, bizimodu beteagoa izango dugu.

Ikusi Esaera Zaharrak 3:5, 6, 13-18 eta 1 Timoteori 6:9, 10 ere.

 Orain arte Bibliak hasierako galderei ematen dien erantzuna laburki ikusi dugu. Nahi al duzu honetaz gehiago jakin? “Jainkoaren hitza entzun eta bete” nahi dutenen artean bazaude, zalantzarik gabe gehiago ezagutu nahiko duzu. Agian beste galdera hauek ere sortu zaizkizu: ‘Jainkoa gutaz arduratzen bada, zergatik utzi du horrenbesteko gaiztakeria eta atsekabe izaten historian zehar? Nola lortu dezaket familia bizimodu hobea?’ Erantzun borobilak ematen dizkie Bibliak galdera hauei eta beste askori ere.

Dena den, jende askok Bibliara jotzeko ohiturarik ez du, irakurtzeko zaila, astuna delakoan. Nahi al duzu Bibliaren erantzunak aurkitzeko laguntzarik? Jehobaren Lekukoek zu laguntzeko bi tresna eskaintzen dizkizute.

Lehenik, Zer da Bibliak benetan irakasten duena? izeneko liburua. Liburu hau lanpeturik dagoen jendea ere laguntzeko prestatua dago, funtsezko galderei Bibliak ematen dizkien erantzun argiak aztertzeko. Bigarrenik, Biblia ikastaroa, etxean eta dohainik egiten dena. Konpromezurik gabe, Jehobaren Lekuko bat gustura joan daiteke astero, tartetxo batean, Jainkoaren Hitza zeure etxean edo hobekien datorkizun lekuan aztertzera. Milioika pertsonek, munduan barrena, ikastaro hauek lagungarri izan zaizkiela ikusi dute. Hauetariko askok pozik diote: “Egia aurkitu dut!”

Hau baino altxor preziatuagorik ezin liteke aurkitu. Biblian aurkitzen den egiari esker ez gabiltza noraezean eta geroari begiratzean zeharo lotzen gaituen beldurretik ere askatzen gaitu. Gainera, itxaropena, zoriona eta zentzua ematen dizkigu bizitzan. Jesukristok ondorengo hau adierazi zuen: “Egia ezagutuko duzue, eta egiak aske egingo zaituzte” (Joan 8:32).