Saltatu edukira

Saltatu azpimenura

Saltatu edukien aurkibidera

Jehobaren lekukoak

Euskara

Bibliari buruzko nire liburua

Zuzendari-batzordearen eskutitza

Zuzendari-batzordearen eskutitza

Irakurle maiteak:

Jehoba gurtzen dugun guztiok maite dugu bere Hitza, Biblia. Ziur gaude historia zehatz-mehatz kontatzen duela eta bizitzarako gida fidagarria dela, baita Jehobak gizakiari dion maitasunaren froga hunkigarriak dituela ere (119. Salmoa 105; Lukas 1:3; 1 Joan 4:19). Jainkoaren Hitzean aurkitzen diren egia baliotsuak jende guztiari azaldu nahi dizkiogu. Honetarako, Bibliari buruzko nire liburua eskuragarri egiteak asko pozten gaitu. Ikus dezagun nolakoa den.

Liburu hau egiterakoan haurrak hartu ditugu kontuan batez ere. Hala ere, Bibliari buruz gehiago ikasi nahi duten helduei laguntzeko ere erabili daiteke. Gainera, Biblia guztiontzako denez baliotsua, dudarik gabe denok atera ditzakegu onurak dituen irakaspenak berrikusiz. Izan ere, zoriontsuago izaten lagundu gaitzakete.

Biblia-pasarteak erabiliz, gizakiaren historia kontatzen digu liburu honek sorkuntzatik hasita. Pasarte hauek modu argi eta errazean azaltzeko ahalegin handiak egin dira eta, ahal den neurrian, gertatu ziren orden berdinean daude idatzita.

Hala ere, liburu honek biblia-pasarteak kontatzea baino gehiago egiten du. Testu eta marrazkiak kontakizunak bizi-bizi ikus ditzagun prestatu dira. Horrela, pertsonaiak nola sentitu ziren ondo ulertuko dugu.

Biblia jendeari buruz hitz egiten duen liburua dela erakusten digu argitalpen honek, bai Jehoba obeditu zutenei buruzkoa, baita obeditu ez zutenei buruzkoa ere. Gainera, pertsonaia hauen bizipenetatik gauza asko ikasten laguntzen digu (Erromatarrei 15:4; 1 Korintoarrei 10:6). Liburua 14 ataletan  banatuta dago. Atal bakoitzaren hasieran, ikasiko diren gauzei buruzko laburpena egiten da.

Seme-alabak badituzu, elkarrekin irakurri dezakezue kapitulu bat eta, ondoren, irudiei buruz hitz egin. Gero, oinarri bezala hartu diren biblia-pasarteak irakurri ditzakezue. Lagundu haurrei Biblian irakurritakoa kapituluarekin lotzen. Modu berdinean jokatu daiteke heldu bati Bibliako mezuaren ikuspegi orokorra izaten laguntzean.

Gure desioa da argitalpen honek bihotz oneko jende guztiari, gazte nahiz heldu, Jainkoaren Hitzetik ikasten eta bere irakaspenak jarraitzen laguntzea. Era horretara, hauek ere Jehoba gurtu ahal izango dute bere familia maitearen parte izanez.

Zuen anaiak,

Jehobaren Lekukoen Zuzendari-batzordea