Saltatu edukira

Saltatu azpimenura

Saltatu edukien aurkibidera

Jehobaren lekukoak

Euskara

Bibliari buruzko nire liburua

 56. PASARTEA

Josiasek Jainkoaren Legea maite zuen

Josiasek Jainkoaren Legea maite zuen

Josias Judako errege bihurtu zen zortzi urte zituenean. Garai hartan, jendea magia egiten eta irudiak gurtzen zebilen. Josiasek 16 urte zituenean, Jehoba era egokian nola gurtu behar zen jakiten saiatu zen. 20 urterekin, irudiak eta aldareak suntsitzen hasi zen lurralde osoan. Eta 26 urte zituela, Jehobaren tenplua konpontzeko antolaketak egin zituen.

Hilkias apaiz nagusiak Jehobaren lege-liburua aurkitu zuen tenpluan, agian Moisesek idatzi zuen bera. Xafanek, erregearen idazkariak, Josiasi eraman eta ozen irakurtzen hasi zen. Josiasek entzun zuenean, jendea urtetan Jehoba desobeditzen aritu zela konturatu zen. Beraz, Josias erregeak honakoa esan zion Hilkiasi: «Jehoba haserre bizian dago gurekin. Zoaz eta hitz egin berarekin. Jehobak zer egin behar dugun esango digu». Jehobak Hulda profetesaren bidez erantzun zuen: «Judako jendeak utzi egin nau. Hortaz, zigortu egingo ditut, baina ez Josias errege den bitartean, apaldu egin baita nire aurrean».

Josias erregeak mezua entzun zuenean, tenplura joan eta Judako jendea bildu zuen. Orduan, Jehobaren lege-liburua ozenki irakurri zion herri osoari. Gero, Jehoba bihotz osoz obedituko zutela promestu zuten Josiasek eta bildutako guztiek.

 Urteak ziren Judako nazioak Pazkoa ospatzen ez zuela. Baina Josiasek jai hau urtero ospatu behar zela lege-liburuan irakurri zuenean, hau esan zion herriari: «Jehobarentzako Pazkoa ospatuko dugu». Orduan, eskaintza ugari egiteko eta tenpluan kantarien korua izateko antolaketak egin zituen. Gero, nazioak Pazkoa ospatu zuen eta, jarraian, Legamia gabeko Ogien Jaia zazpi egunez. Ez zen halako Pazkorik inoiz ospatu izan Samuelen egunez geroztik. Josiasek bene-benetan maite zuen Jainkoaren Legea. Eta zuk, atsegin al duzu Jehobari buruz ikastea?

«Nire pausoentzat kriseilu da zure hitza, nire biderako argi» (119. Salmoa 105).

Ikasi gehiago

IRAKATSI ZURE SEME-ALABEI

Josiasek lagun onak zituen

Bibliak Josiasi zuzen jokatzea zaila egin zitzaiola esaten digu. Ikas ezazu bere lagunak nola lagundu zioten.