Saltatu edukira

Saltatu azpimenura

Saltatu edukien aurkibidera

Jehobaren lekukoak

Euskara

Bibliari buruzko nire liburua

 52. PASARTEA

Jehobaren suzko gudarostea

Jehobaren suzko gudarostea

Siriako erregea, Ben-Hadad, Israel behin eta berriz erasotzen zebilen. Baina hau gertatzen zen bakoitzean, Eliseo profetak Israelgo erregea ohartarazten zuen eta ihes egitea lortzen zuen beti. Beraz, Ben-Hadadek Eliseo bahitzea erabaki zuen. Dotan hirian zegoela jakin zuenean, siriar gudarostea bidali zuen Eliseo harrapatzeko.

Siriarrak gauez heldu ziren Dotanera. Hurrengo goizean, Eliseoren zerbitzaria kanpora atera eta hiria gudaroste handi batez inguratua zegoela ikusi zuen. Izuaren izuz, oihukatu zuen: «Eliseo, zer egingo dugu?». Eliseok orduan: «Ugariagoak ditugu guk geure aldekoak, horiek beren aldekoak baino». Momentu hartantxe, Jehobak Eliseoren zerbitzariari gauza harrigarri bat ikusarazi zion: hiriaren inguruko mendiak suzko guda-gurdi eta zaldiz beteak zeuden!

Siriar soldaduak Eliseo harrapatzen saiatu zirenean, profetak otoitz egin zuen: «Jehoba, arren, itsutu jende hori». Bat-batean, soldaduek ez zuten ideiarik ere izan non zeuden ikusten jarraitzen zuten arren. Eliseok, orduan, esan zien soldaduei: «Leku okerrean  zaudete. Jarraitu niri. Nik gidatuko zaituztet bilatzen ari zareten gizonarengana». Beraz, Eliseori Samariaraino jarraitu zioten, Israelgo erregea bizi zen hiriraino.

Siriarrak beranduegi ohartu ziren non zeuden. Israelgo erregeak honakoa galdetu zion Eliseori: «Hil al ditzaket?». Erabiliko ote zuen Eliseok aukera hau berari min egiten saiatu zen jende honen aurka mendekua hartzeko? Ez. Eliseok erantzun zion: «Ez itzazu hil. Emaiezu jatekoa eta bidal itzazu bueltan». Beraz, erregeak otordu handi bat prestatu zuen haientzat eta, gero, etxera bidali zituen.

«Konfiantza osoa dugu Jainkoarengana jotzeko, ongi baitakigu, bere nahiaren arabera zerbait eskatzen badiogu, entzun egiten digula» (1 Joan 5:14).