Saltatu edukira

Saltatu azpimenura

Saltatu edukien aurkibidera

Jehobaren lekukoak

Euskara

Bibliari buruzko nire liburua

 48. PASARTEA

Alargunaren semea bizirik berriz ere

Alargunaren semea bizirik berriz ere

Lehorte garaian, Jehobak honakoa agindu zion Eliasi: «Zoaz Sareptara. Han, emakume alargun batek jaten emango dizu». Hiriko ateetatik sartzean, emakume alargun bat ikusi zuen egurra biltzen. Orduan, ur pixka bat eskatu zion alargunari. Emakumea uraren bila zihoala, Eliasek hau esan zion: «Ekardazu, mesedez, ogi-puska bat ere». Baina alargunak erantzun zion: «Ez dut ogirik zuri emateko. Semearentzat eta niretzat janari pixka bat prestatzeko irin eta olio apur bat besterik ez dut». Eliasek orduan: «Ogi pixka bat ematen badidazu, berriz euria egin arte irina eta olioa ez zaizkizula agortuko hitz eman du Jehobak».

Beraz, alarguna etxera joan zen eta ogia egin zuen Jehobaren profetarentzat. Jehobak hitz eman bezalaxe, alargunak eta honen semeak beti izan zuten zer jan lehortea amaitu bitartean. Irinaren katilua eta oliontzia ez ziren hustu.

Ondoren, gauza izugarria gertatu zen. Alargunaren semetxoa larriki gaixotu eta hil egin zen. Alargunak Eliasi  laguntzeko erregutu zion. Orduan, Eliasek mutikoa magaletik hartu zion amari eta goiko solairuko gelara igo zuen. Mutikoa ohean etzan eta otoitz egin zuen: «Jehoba, arren, ekar ezazu mutikotxoa bizira berriro ere». Elias Jehobari egiteko eskatzen ari zitzaiona harrigarria zen. Ba al dakizu zergatik? Dakigunaren arabera, ordura arte inor ez zelako berpiztua izan. Gainera, alarguna eta bere semea ez ziren israeldarrak.

Mutikotxoa berriro arnasa hartzen hasi eta berpiztu egin zen! Orduan, Eliasek esan zion alargunari: «Begira! Zure semea bizirik dago». Amak erantzun zion pozaren pozez: «Orain badakit Jainkoaren gizona zarela, Jainkoak agintzen dizuna bakarrik esaten duzulako eta hau beti betetzen delako».

«Begira beleei: ez dute ereiten, ez uztarik biltzen; ez dute bihitegirik, ez mandiorik; hala ere, Jainkoak janaritzen ditu. Zenbat gehiago ez ote duzue balio zuek hegaztiek baino!» (Lukas 12:24).