Saltatu edukira

Saltatu azpimenura

Saltatu edukien aurkibidera

Jehobaren lekukoak

Euskara

Bibliari buruzko nire liburua

 44. PASARTEA

Jehobarentzako tenplua

Jehobarentzako tenplua

Salomon errege bihurtu ondoren, Jehobak galdetu zion: «Zer nahi duzu nik ematea?». Salomonek erantzun: «Gaztea naiz eta ez dakit nola jokatu. Emadazu, arren, jakinduria herria zaintzeko». Jehobak orduan: «Jakinduria eskatu didazulako, lurreko gizonik jakintsuena egingo zaitut. Gainera, oso aberatsa izango zara. Eta nire esaneko bazara, bizitza luzea izango duzu».

Salomon tenplua eraikitzen hasi zen urre, zilar, egur eta harririk onenak erabiliz. Ehunka gizon-emakume trebe aritu ziren lanean. Zazpi urte pasata, tenplua Jehobari eskaintzeko prest zegoen. Tenpluko aldarean eskaintzak ipini eta, aurrean belaunikatuz, Salomonek otoitz egin zuen: «Jehoba, tenplu hau ez da zuk merezi duzun bezain handi eta ederra. Baina, arren, onartu gure gurtza eta entzun gure otoitzak». Zer pentsatu ote zuen Jehobak tenplua eta Salomonen otoitzari buruz? Otoitza bukatu bezain pronto, Jehobak sua bidali zuen aldareko eskaintzak errez. Honela, tenplua onartzen zuela adierazi zuen. Hau ikustean, asko poztu ziren israeldarrak.

Salomon bere jakinduriarengatik zen ezaguna, bai Israel osoan, baita urruneko tokietan ere. Jendeak Salomonengana jotzen zuen arazoak konpontzeko. Sabako erregina ere Salomon probatzera joan zen galdera zailak eginez. Baina hau esan zuen bere erantzunak entzun zituenean: «Ez nuen sinesten jendeak zuri buruz esaten zidana. Baina, orain, esaten zidatena baino jakintsuagoa zarela ikusi dut. Zure Jainkoak, Jehobak, bedeinkatu egin zaitu». Israeldarrek bizimodu ona eta zoriontsua zuten. Baina gauzak aldatzear zeuden.

«Baduzue hemen Salomon baino handiago den bat» (Mateo 12:42).