Saltatu edukira

Saltatu azpimenura

Saltatu edukien aurkibidera

Jehobaren lekukoak

Euskara

Bibliari buruzko nire liburua

 45. PASARTEA

Erreinua bitan banandu zen

Erreinua bitan banandu zen

Salomonek Jehoba gurtu zuen bitartean, bakea nagusitu zen Israelen. Baina Salomon emakume kanpotar askorekin ezkondu zen eta hauek idoloak gurtzen zituzten. Pixkanaka-pixkanaka Salomon aldatu eta, bera ere, idoloak gurtzen hasi zen. Jehoba haserre zegoen Salomonekin: «Israelgo erreinua zure familiari kenduko diot eta bitan banatua izango da. Zatirik handiena zure zerbitzari bati emango diot. Zure familiak, berriz, zatirik txikiena gobernatuko du».

Jehobak bere erabakia beste modu batera garbi erakutsi zuen. Jeroboam, Salomonen zerbitzaria, bidaiatzen ari zen bitartean Ahias profetarekin topatu zen. Profeta honek bere jantzia 12 zatitan puskatu eta esan zion: «Israelgo erreinua Salomonen familiari kendu eta bi zatitan banatuko du Jehobak. Hartu zati hauetako hamar, hamar triburen errege izango baitzara». Salomonek hau jakitean, Jeroboam hil nahi izan zuen! Beraz, Jeroboamek Egiptora egin zuen ihes. Salomon hiltzean bere semea, Roboam, errege bihurtu zen. Orduan, Jeroboamek Israelera inongo arazorik gabe itzuli zitekeela pentsatu zuen.

 Israelgo arduradunek honakoa esan zioten Roboami: «Zure herriarekin ondo jokatzen baduzu, leiala izango zaizu beti». Lagun gazteek, berriz, hau esan zioten: «Zorrotza izan behar duzu herriarekin! Gogorrago egin behar du lan!». Roboamek, bere lagun gazteen aholkua jarraituz, gogor jokatu zuen herriarekin. Ondorioz, hamar tribu matxinatu egin zitzaizkion. Hauek Jeroboam egin zuten euren errege. Hamar tribuko erreinuari Israelgo erreinua deitu zitzaion. Beste bi tribuko erreinuari, aldiz, Judako erreinua. Erreinu hau, Roboami izan zitzaion leial. Israelgo 12 tribuak banaturik zeuden orain.

Jerusalem Roboamen erreinuan zegoen eta Jeroboamek ez zuen bere herria hara gurtzera joaterik nahi. Ba al dakizu zergatik? Herria Roboamen alde jartzeko beldur zelako. Beraz, bi zekor irudi egin zituen eta herriari esan zion: «Jerusalem urrunegi dago. Gurtu ezazue hemen Jainkoa». Herria zekor irudiak gurtzen hasi zen, berriro Jehoba ahaztuz.

«Ez nahas sinesgabeekin: ba al dute zerikusirik elkarrekin zuzenbideak eta gaiztakeriak? [... ] edota harremanik izan ote daiteke fededunaren eta fedegabearen artean?» (2 Korintoarrei 6:14, 15).