Saltatu edukira

Saltatu azpimenura

Saltatu edukien aurkibidera

Jehobaren lekukoak

Euskara

Bibliari buruzko nire liburua

 46. PASARTEA

Karmel mendiko proba

Karmel mendiko proba

Israelgo hamar tribuen erreinuak errege txar asko izan zituen, baina txarrenetako bat Akab izan zen. Baal jainkoa adoratzen zuen emakume gaizto batekin ezkondu zen, Jezabelekin. Akab eta Jezabelek jende asko Baal gurtzera bultzatzeaz gain, Jehobaren profetak ere hil zituzten. Zer egin zuen Jehobak? Elias profeta bidali zuen Akabi mezu bat emateko.

Bere gaiztakeriarengatik Israelen euririk ez zuela egingo esan zion Eliasek Akabi. Beraz, hiru urte baino gehiagoz ez zen uztarik izan eta jendea goseak zegoen. Geroago, Jehobak Akabengana bidali zuen Elias berriro ere. Erregeak honakoa esan zion: «Arazoak besterik ez dituzu sortzen! Hau guztia zure errua da». Eliasek erantzun zion: «Ez naiz ni lehortea sortu duena. Zuk sortu duzu Baal adoratuz! Egin dezagun proba bat benetako Jainkoa nor den ikusteko. Bildu itzazu Baalen profetak eta herri osoa Karmel mendiaren gainean».

Guztiak mendian elkartu zirenean, Eliasek esan zuen: «Erabaki ezazue. Benetako Jainkoa Jehoba baldin bada, jarraitu berari. Baina Baal bada, jarraitu Baali. Egin dezagun proba. Baalen 450 profetek eskaintza prestatu eta bere jainkoari deitu beharko diote. Nik, era berean, eskaintza prestatu eta Jehobari deituko diot. Sua bidaliz erantzuten duen jainkoa izango da egiazko Jainkoa». Guztiak ados egon ziren probarekin.

Baalen profetek eskaintza prestatu eta egun osoa beraien jainkoari deika ibili ziren: «Baal, erantzun iezaguzu!». Baalek ez erantzutean, Eliasek burla egin zien: «Egizue dei ozenago! Agian lo egongo da eta norbaitek esnatu beharko du». Ilunabarrean, Baalen profetak deika jarraitzen zuten oraindik. Baina inork ez zien erantzuten.

Eliasek eskaintza aldarean jarri eta ura isuri zion. Gero, otoitz egin zuen: «Jehoba, arren, adierazi jendeari zu zarela egiazko Jainkoa». Orduantxe, Jehobak sua bidali zuen zerutik eskaintza erretzeko.  Jendeak oihukatu zuen: «Jehoba da egiazko Jainkoa!». Eliasek orduan: «Ez dezatela ihes egin Baalen profetek!». Egun hartan, Baalen 450 profetak hil zituzten.

Itsas gainean lainotxo bat agertu zenean, Eliasek Akabi esan zion: «Ekaitza dator. Prestatu gurdia eta zoaz etxera». Zerua geroz eta ilunago zegoen, haizea txistuka zebilen eta euria barra-barra hasi zuen. Lehortea amaitu zen azkenik! Akab ahal zuen bezain azkar zihoan gurdian. Baina Eliasek azkarrago egiten zuen korrika Jehobari esker! Amaitu ote ziren Eliasen arazoak?

«Jakin bezate zu, zu bakarrik, zarela Jauna [Jehoba], zu bakarrik lur guztiaren gain Goi-goikoa» (83. Salmoa 19 [83:18NW ]).