Saltatu edukira

Saltatu azpimenura

Saltatu edukien aurkibidera

Jehobaren lekukoak

Euskara

Bibliari buruzko nire liburua

8. atalaren sarrera

8. atalaren sarrera

Jehobak Salomon bedeinkatu zuen jakinduria handia eta tenplua eraikitzeko aukera emanez. Baina Salomonek Jehoba alde batera utzi zuen poliki-poliki. Seme-alabak badituzu, azal iezaiezu nola urrundu zuten adoratzaile faltsuek Salomon Jainkoarengandik. Erreinua banandu egin zen eta errege txarrek nazioa apostasiara eta idoloen gurtzara eraman zuten. Jehobaren profeta leial askok pertsekuzioa jasan zuten eta asko hil egin zituzten. Jezabel erreginak iparraldeko erreinua apostasian are gehiago murgildu zuen. Israelgo historiako egun ilunak izan ziren haiek. Halere, Jehobaren zerbitzari leial asko zegoen israeldarren artean, adibidez, Josafat eta Elias.

ATAL HONETAN

44. PASARTEA

Jehobarentzako tenplua

Jainkoak Salomon erregearen eskakizuna onartzen du eta bedeinkapen paregabeak ematen dizkio.

45. PASARTEA

Erreinua bitan banandu zen

Israeldar askok Jehoba zerbitzatzeari utzi zioten.

46. PASARTEA

Karmel mendiko proba

Nor da egiazko Jainkoa? Jehoba edo Baal?

47. PASARTEA

Jehobak Elias sendotu zuen

Zer uste duzu zuk? Sendotu al zaitzake Jehobak zu ere?

48. PASARTEA

Alargunaren semea bizirik berriz ere

Bi mirari etxe berean!

49. PASARTEA

Erregina gaiztoak zigorra jaso zuen

Jezabel Nabot hiltzeko azpikeriatan dabil bere mahastia osteko asmoz. Jehoba bere gaiztakeriaz ohartzen da.

50. PASARTEA

Jehobak Josafat defendatu zuen

Josafat errege zintzoak Jehobari otoitz egiten dio etsaiek Juda mehatxatzen dutenean.