Saltatu edukira

Saltatu azpimenura

Saltatu edukien aurkibidera

Jehobaren lekukoak

Euskara

Bibliari buruzko nire liburua

 42. PASARTEA

Jonatan ausarta eta leiala izan zen

Jonatan ausarta eta leiala izan zen

Saul erregearen seme zaharrena, Jonatan, gudari ausarta zen. Gainera, arranoak baino bizkorragoa eta lehoiak baino indartsuagoa zela esan zuen Dabidek. Behin batean, Jonatanek filistear batzuk ikusi zituen muino batean. Orduan, bere arma-mutilari honakoa esan zion: «Jehobak seinale bat ematen badigu bakarrik erasoko diegu. Filistearrek igotzeko esaten badigute, eraso egin behar diegunaren seinale izango da». Orduan, filistearrek honakoa oihukatu zieten: «Igo eta borrokatu!». Beraz, bi gizonak muinora igo ziren eta 20 soldadu garaitu zituzten.

Saulen seme zaharrena zenez, Jonatanek hurrengo erregea izan beharko luke. Baina berak bazekien Jehobak Dabid aukeratu zuela Israelgo hurrengo erregea izateko. Hala ere, ez zen jeloskor jarri. Jonatan eta Dabid lagun minak egin ziren. Batak bestea babestu eta defendatuko zutela hitz eman zioten elkarri. Jonatanek bere jantziak,  ezpata, arkua eta gerrikoa Dabidi eman zizkion bere laguna zela adierazteko.

Dabid Saulengandik ihesi zebilen batean, Jonatan joan zitzaion eta hau esan zion: «Izan sendo eta ausart. Jehobak zu aukeratu zaitu errege izateko. Nire aitak ere badaki hori». Nahi al duzu Jonatan bezalako lagun onen bat edukitzea?

Jonatanek behin baino gehiagotan jarri zuen bere bizia arriskuan adiskidea laguntzearren. Bazekien bere aitak Dabid hil nahi zuela, beraz, aitari esan zion: «Dabid hiltzen baduzu, bekatu egingo duzu ez baitu ezer txarrik egin». Saul erregea asko haserretu zen Jonatanekin.

Urte batzuk beranduago, Saul eta Jonatan borroka berean hil ziren. Jonatan hil ondoren, Dabid honen semearen bila ibili zen. Mefi-Boxet zuen izena. Aurkitu zuenean, hau esan zion: «Zure aita lagun mina nuelako, beti arduratuko naiz zutaz. Nire jauregian biziko zara eta nire mahaian jango duzu». Dabidek ez zuen inoiz ahaztu Jonatan bere adiskidea.

«Maita dezazuela elkar nik maite izan zaituztedan bezala. Ez die inork maitasun handiagorik adiskideei, bere burua haien alde ematen duenak baino» (Joan 15:12, 13).