Saltatu edukira

Saltatu azpimenura

Saltatu edukien aurkibidera

Jehobaren lekukoak

Euskara

Bibliari buruzko nire liburua

 43. PASARTEA

Dabid erregearen bekatua

Dabid erregearen bekatua

Saul hiltzean, Dabid errege bihurtu zen 30 urterekin. Urte batzuetan errege izan ondoren, akats larri bat egin zuen. Gau batean, jauregiko etxe gainetik emakume eder bat ikusi zuen. Betsabe izena zuela eta Urias gudariaren emaztea zela jakin zuen. Orduan, Dabidek Betsabe bere jauregira ekartzeko eskatu eta sexu-harremanak izan zituzten. Betsabe haurdun gelditu zenean, Dabid egindakoa ezkutatzen saiatu zen. Horregatik, Urias borrokaren aurreneko lerroan jartzeko eta, ondoren, beste guztiek atzera egiteko agindu zion bere jeneralari. Ondorioz, Urias borrokan hil zen eta Dabid Betsaberekin ezkondu zen.

Baina Jehobak gertatuko gauza txar guztiak ikusi zituen. Zer egin zuen hortaz? Natan profeta bidali zion Dabidi honakoa esanez: «Gizon aberats batek ardi ugari zuen. Behartsua zen beste gizon batek, berriz, asko maite zuen bildots txikia besterik ez zuen. Baina gizon aberatsak bildotsa kendu zion behartsuari». Dabidek, haserreturik, hau erantzun zion: «Gizon aberats horrek heriotza merezi du!». Natanek orduan: «Zeu zara gizon hori!». Dabid lur jota gelditu zen eta Natani honakoa aitortu zion: «Bekatu egin dut Jehobaren aurka». Arazo asko ekarri zizkien Dabidi eta bere familiari bekatu honek. Jehobak Dabid zigortu zuen, baina ez zion bizia kendu apala eta zintzoa zelako.

Dabidek Jehobarentzako tenplua eraiki nahi zuen, baina bere semea, Salomon, aukeratu zuen Jehobak lan hau burutzeko.  Beraz, Salomonentzako gauzak prestatzen hasi zen Dabid eta esan zuen: «Jehobaren tenpluak sekulakoa izan behar du. Salomon oraindik gaztea da, baina gauza guztiak prestatuz lagunduko diot». Dabidek diru asko eman zuen eraikuntza lanetarako eta langile trebeak topatu zituen. Gainera, urrea eta zilarra bildu zituen, baita Sidon eta Tiroko egur bikaina ere. Bere bizitza amaitzear zela, Dabidek tenplua eraikitzeko argibideak eman zizkion Salomoni: «Jehobak gauza hauek zuretzako idazteko eskatu dit. Jehobak lagunduko zaitu. Ez kikildu. Izan sendo eta ekin lanari».

«Bere hutsegiteak ezkutatzen dituenak ondoren txarra izango du, aitortu eta damutzen denak errukia lortuko» (Esaera Zaharrak 28:13).