Saltatu edukira

Saltatu azpimenura

Saltatu edukien aurkibidera

Jehobaren lekukoak

Euskara

Bibliari buruzko nire liburua

 36. PASARTEA

Jefteren promesa

Jefteren promesa

Israeldarrak, berriz ere, Jehoba baztertu eta jainko faltsuak gurtzen hasi ziren. Amondarrek eraso zituztenean, jainko faltsu horiek ez zieten ezertxo ere lagundu. Hortaz, israeldarrek urte askoz sufritu zuten. Azkenean, Jehobari esan zioten: «Bekatu egin dugu. Salba gaitzazu, mesedez, gure etsaiengandik». Orduan, israeldarrak jainkoen irudiak suntsitu eta Jehoba berriro gurtzen hasi ziren. Jehobak ez zituen gehiago sufritzen ikusi nahi.

Jefte izeneko gudaria aukeratu zuten amondarren aurkako borrokan buruzagia izateko. Jehobari esan zion: «Borroka hau irabazten laguntzen badiguzu, etxera itzultzean ongietorria  egitera ateratzen den lehen pertsona zuretzat izango dela promesten dizut». Jehobak Jefteren otoitza entzun eta borroka irabazten lagundu zion.

Jefte etxera itzuli zenean, ongietorria egitera atera zitzaion lehena bere alaba izan zen, zeukan haur bakarra! Dantzan eta pandereta joz irten zen. Zer egingo zuen orain Jeftek? Egindako promesa gogoratuz, esan zion: «Ai, ene alaba! Bihotza hautsi didazu. Jehobari promesa egin diot eta, betetzeko, Xilora bidali behar zaitut han zerbitzatu dezazun». Alabak erantzun zion: «Aita, Jehobari promesa egin badiozu, bete egin behar duzu. Eskatzen dizudan gauza bakarra lagunekin mendian bi hilabetez ibiltzen uztea da. Gero joango naiz Xilora». Jefteren alabak leialki zerbitzatu zuen tabernakuluan bizitza osoan eta Israelgo neskak urtero joaten zitzaizkion bisitan.

«Semea nahiz alaba ni baino maiteago duena ez da niretzat gai» (Mateo 10:37).