Saltatu edukira

Saltatu azpimenura

Saltatu edukien aurkibidera

Jehobaren lekukoak

Euskara

Bibliari buruzko nire liburua

 37. PASARTEA

Jehobak Samuelekin hitz egin zuen

Jehobak Samuelekin hitz egin zuen

Eli apaiz nagusiak bi seme zituen, Hofni eta Pinhas. Hauek tabernakuluan zerbitzatzen zuten apaizak ziren. Baina ez zituzten Jehobaren legeak obeditzen eta, gainera, oso gaizki jokatzen zuten jendearekin. Adibidez, israeldarrek Jehobarentzako opariak ekartzen zituztenean, haragi zatirik onenak beraientzako hartzen zituzten. Nahiz eta semeek egiten zutena Elik bazekien, ez zuen ezertxo ere egiten. Utziko ote zuen Jehobak egoera honek jarraitu zezan?

Hofni eta Pinhas baino gazteagoa izan arren, Samuelek ez zuen berdin jokatzen. Hortaz, Jehoba oso pozik zegoen Samuelekin. Gau batean, Samuelek norbaitek deitzen ziola entzun zuen lotan zegoen bitartean. Altxatu, Elirengana joan eta esan zion: «Hemen nauzu!». Baina Elik erantzun zion: «Ez dizut deitu. Itzul zaitez eta egizu lo». Samuel, beraz, ohera itzuli zen. Orduan, berdina gertatu zen berriro. Samuelek ahotsa hirugarren aldiz entzun zuenean, Jehoba ari zitzaiola deika konturatu zen Eli. Ahotsa berriro entzuten bazuen, hau erantzuteko esan zion Samueli: «Esan, Jehoba. Adi duzu zure zerbitzaria».

 Ohera itzuli ondoren, Samuelek entzun zuen: «Samuel, Samuel!». Hortaz, erantzun zuen: «Esan, Jehoba. Adi duzu zure zerbitzaria». Jehobak esan zion: «Esan Eliri bera eta bere familia zigortu behar ditudala. Badaki bere semeak gauza txarrak egiten ari direla tabernakuluan, baina ez du ezertxo ere egiten». Hurrengo egunean, Samuelek tabernakuluko ateak ireki zituen beti bezala. Jehobak esan ziona apaiz nagusiari adierazteko beldur zen. Baina Elik deitu eta galdetu zion: «Seme, zer esan zizun Jehobak? Esadazu guzti-guztia». Beraz, Samuelek dena kontatu zion.

Hazten zihoan heinean, Jehobak Samuel zaintzen jarraitu zuen. Israelgo bazter guztietan jakin zuten Jehobak Samuel aukeratu zuela profeta eta epaile izateko.

«Oroit hadi heure Egileaz gazte haizen bitartean» (Kohelet 12:1).

Ikasi gehiago

IRAKATSI ZURE SEME-ALABEI

Samuelek zuzen jokatu zuen

Nahiz eta besteak gauza txarrak egiten ikusi, zer egin dezakezu Samuel bezalakoa izateko eta zuzen jokatzeko?