Saltatu edukira

Saltatu azpimenura

Saltatu edukien aurkibidera

Jehobaren lekukoak

Euskara

Bibliari buruzko nire liburua

5. atalaren sarrera

5. atalaren sarrera

Itsaso Gorria zeharkatu eta bi hilabetera, israeldarrak Sinai mendira heldu ziren. Han, Israelekin egin zuen ituna Jehobak bere herri berezia izan zedin. Babestu egin zituen eta behar zuten guztia eman zien: mana izeneko janaria, urratzen ez ziren jantziak eta kanpatzeko leku seguruak. Seme-alabak badituzu, lagundu iezaiezu ulertzen zergatik eman zizkien Jehobak israeldarrei Legea, tabernakulua eta apaizgoa. Azpimarratu apalak eta Jehobari beti leialak izatearen garrantzia, baita promesten duguna betetzearena ere.

ATAL HONETAN

23. PASARTEA

Jehobari egindako promesa

Israeldarrek promesa berezia egin zioten Jainkoari Sinai mendian kanpatuak zeudenean.

24. PASARTEA

Emandako hitza hautsi zuten

Moises Hamar Aginduak eskuratzen ari zen bitartean, israeldarrek bekatu larria egin zuten.

25. PASARTEA

Jehoba gurtzeko tabernakulua

Denda berezi honetan itun-kutxa zegoen.

26. PASARTEA

Hamabi espioiak

Josue eta Kaleb ezberdinak ziren Kanaango lurraldea ikertu zuten beste hamar gizonen aldean.

27. PASARTEA

Jehobaren aurkako matxinada

Kore, Datan, Abiram eta beste 250 gizon ez ziren konturatu Jehobari buruzko gauza garrantzitsu batetaz.

28. PASARTEA

Balaamen astemeak hitz egin zuen

Balaamentzat ikusezina zen norbait ikusi zuen astemeak.