Saltatu edukira

Saltatu azpimenura

Saltatu edukien aurkibidera

Jehobaren lekukoak

Euskara

Bibliari buruzko nire liburua

 10. PASARTEA

Oroitu Loten emazteaz

Oroitu Loten emazteaz

Lot bere osaba Abrahamekin bizi zen Kanaango lurraldean. Denborarekin, Abraham eta Lotek horrenbeste animalia izan zituzten, ez zutela nahikoa leku guztientzako. Abrahamek Loti esan zion: «Ezin dugu leku berean bizitzen jarraitu. Aukera ezazu, mesedez, nora joan nahi duzun eta nik kontrako norabidea hartuko dut». Ez al duzu uste Abraham oso eskuzabala izan zela?

Lotek leku zoragarri bat ikusi zuen Sodoma hiritik gertu. Bertan, ur eta belar ugari zegoen. Hortaz, leku hori aukeratu eta bere familia hara eraman zuen. Azkenik, Sodoman gelditu ziren.

Sodoma eta gertu zegoen Gomorrako jendea oso gaiztoa zen. Hain maltzurrak ziren, Jehobak hiri horiek suntsitzea erabaki zuela. Baina Jehobak Lot eta bere familia salbatu nahi zituenez, bi aingeru bidali zituen beraiek ohartarazteko: «Bizkor! Alde egin hiri honetatik Jehobak suntsitu egin behar du eta!».

Lotek ez zuen berehala alde egin, atzeratzen ari zen. Horregatik, aingeruek Lot, emaztea eta bi alabak eskutik heldu eta hiritik kanpora presaka eraman zituzten esanez: «Laster ibili! Salbatu zeuen buruak eta ez begiratu atzera. Atzera begiratzen baduzue, hil egingo zarete!».

Tzoar izeneko hirira iritsi zirenean, Jehobak sufre eta suzko euria bota zuen Sodoma eta Gomorra hirien gainera. Bi hiri hauek erabat suntsituak izan ziren. Loten emazteak Jehoba desobeditu eta atzera  begiratu zuen. Orduan, gatz-irudi bihurtu zen! Baina Lot eta bere alabak salbu zeuden Jehobaren esana bete zutelako. Seguruenik oso triste izango ziren beraien ama eta emazteak ez zuelako obeditu. Zer ikasten dugu? Jehobak esandakoa egitea oso garrantzitsua dela.

«Oroitu Loten emazteaz» (Lukas 17:32).