Saltatu edukira

Saltatu azpimenura

Saltatu edukien aurkibidera

Jehobaren lekukoak

Euskara

Bibliari buruzko nire liburua

 6. PASARTEA

Zortzi lagunek biziraun zuten

Zortzi lagunek biziraun zuten

Noe, bere familia eta animaliak arkan sartu ziren. Jehobak atea itxi eta euria barra-barra hasi zuen. Horrenbeste euri egin zuen, arka ur gainean zebilela! Azkenean, urak lur osoa estali zuen. Arkan sartu ez zen jende gaizto guztia hil zen. Baina Noe eta bere familia babesean zeuden barruan. Imajina al dezakezu nola sentitu ziren? Poz-pozik Jehobaren esana bete zutelako!

Euri-jasa izan zen 40 egun eta 40 gauez. Orduan, euria egiteari utzi zion. Pixkanaka-pixkanaka, ura lehortzen hasi zen. Azkenik, arka mendi gain batean kokatu zen. Baina oraindik ur asko zegoenez, Noek eta bere familiak ezin izan zuten arkatik berehala irten.

Poliki-poliki, ura desagertzen joan zen lurrazaletik. Noe eta bere familia urtebete baino gehiago egon ziren arka barruan. Ondoren, Jehobak irteteko esan zien; dagoeneko ez zegoen jende gaiztorik lurrean. Jehobak salbatu zituelako eskertuta sentitzen zirenez, eskaintza bat egin zioten.

Jehobari asko gustatu zitzaion eskaintza hau. Ez zuela lurra berriz ere uholde baten bidez suntsituko hitz eman zuen. Hitz emandakoaren seinale, lehendabiziko ostadarra agertarazi zuen zeruan. Ikusi al duzu inoiz ostadarrik?

Jehobak, gainera, seme-alabak izateko eta lurra betetzeko esan zien Noe eta bere familiari.

«Ez ziren konturatu, uholdea iritsi eta denak eraman zituen arte» (Mateo 24:39).