Saltatu edukira

Saltatu azpimenura

Saltatu edukien aurkibidera

Jehobaren lekukoak

Euskara

Bibliari buruzko nire liburua

 5. PASARTEA

Noeren arka

Noeren arka

Denbora pasa ahala, lurrean geroz eta jende gehiago zegoen, gehiena gaiztoa. Zeruko aingeru batzuk ere gaizto bihurtu ziren. Lurrera etorri ziren zeruan zuten etxea utzita. Ba al dakizu zertarako? Giza gorputzak eduki eta emakumeekin ezkontzeko.

Aingeruek semeak izan zituzten emakumeekin. Seme horiek haztean oso indartsu egin ziren eta beraien indarra jendeari min egiteko erabili zuten. Hortaz, Jehobak ezin zuen utzi gauzak horrela jarrai zezaten. Hori dela eta, gaiztoak suntsitzea erabaki zuen uholde baten bidez.

Baina bazen desberdina zen gizon bat. Bere izena Noe zen eta Jehoba maite zuen. Emaztea eta hiru seme zituen, Sem, Kam eta Jafet. Hirurak ezkonduta zeuden. Jehobak arka handi bat eraikitzeko agindu zion Noeri, familiarekin batera bizirik iraun zezan uholdea gertatzean. Arka ur gainean mantendu daitekeen kutxa handi bat da. Gainera, Jehobak Noeri arkan animalia asko sartzeko esan zion, hauek ere bizirik iraun zezaten.

Noe berehala hasi zen arka eraikitzen. 50 bat urte behar izan zituzten Noe eta bere familiak lan hori bukatzeko. Arka zehatz-mehatz egin zuten Jehobak esan bezala. Urte horietan zehar, Noek uholdea izango zela esan zion jendeari. Baina inork ez zion entzun.

Iritsi zen, azkenik, arkan sartzeko garaia. Ba al dakizu zer gertatu zen ondoren? Ikus dezagun.

«Noeren garaian bezala gertatuko da Gizonaren Semearen etorrerakoan» (Mateo 24:37).