Saltatu edukira

Saltatu azpimenura

Saltatu edukien aurkibidera

Jehobaren lekukoak

Euskara

Bibliari buruzko nire liburua

 4. PASARTEA

Haserrea arriskutsua da

Haserrea arriskutsua da

Adam eta Ebak Edengo baratzea utzi ondoren haur asko izan zituzten. Izan zuten lehen semea, Kain, nekazaria izan zen eta bigarrena, Abel, artzaina.

Behin, Kain eta Abelek eskaintzak egin zizkioten Jehobari. Ba al dakizu zer den eskaintza bat? Jainkoari egiten zaion oparia da. Jehoba Abelen eskaintzarekin pozik zegoen. Kainenarekin, berriz, ez. Horrek asko haserretu zuen Kain. Jehobak, orduan, haserre jarraitzen bazuen, gauza txarren bat egingo zuela esan zion. Baina Kainek ez zion kasurik egin.

Kainek, hortaz, Abeli esan zion: «Zatoz zelaira nirekin». Zelaian bakarrik zeudela, anaia eraso eta hil egin zuen.  Zer egin zuen Jehobak hori ikusita? Kain zigortu zuen bere familiarengandik urrun bidaliz. Ezin izango zuen sekula itzuli!

Zer ikasi dezakegu? Haserretzen hasi gaitezke gauzak guk nahi bezala gertatzen ez badira. Hau gertatzen ari zaigula ikusten badugu edo beste norbaitek haserre gaudela esaten badigu, zer egin dezakegu? Sentitzen duguna segituan aldatu eta kontrolatu, honek gu menperatu aurretik.

Abelek Jehoba maite zuenez eta ongi jokatu zuenez, beti gogoratuko du Jehobak. Jainkoak lurra paradisu bihurtzen duenean, Abel berpiztuko du.

«Zoaz lehenbizi senidearekin bakeak egitera; itzuli gero zeure oparia eskaintzera» (Mateo 5:24).