Saltatu edukira

Saltatu azpimenura

Saltatu edukien aurkibidera

Jehobaren lekukoak

Euskara

Bibliari buruzko nire liburua

 3. PASARTEA

Adam eta Ebak Jainkoa desobeditu zuten

Adam eta Ebak Jainkoa desobeditu zuten

Behin batean, Eba bakarrik zegoela, suge batek hitz egin zion: «Egia al da Jainkoak ez dizuela zuhaitz guztietatik jaten uzten?». Ebak erantzun zion: «Zuhaitz guztietako fruituetatik jan dezakegu, batetik izan ezik. Zuhaitz horretako fruitua jaten badugu, hil egingo gara». Sugeak orduan: «Ez zarete hilko. Janez gero, Jainkoa bezalakoak bihurtuko zarete». Egia ote zen? Ez, baina Ebak sinestu egin zion. Fruituari geroz eta gehiago begiratu, orduan eta gehiago desiratzen zuen. Beraz, fruitua jan eta Adami eman zion pixka bat. Adamek bazekien Jainkoa desobedituz gero hil egingo zirela. Hala ere, fruitua jan zuen.

Egun hartan bertan, beranduago, Jehobak Adam eta Ebarekin hitz egin zuen. Zergatik desobeditu zioten galdetu zien. Orduan, Ebak sugeari leporatu zion errua eta Adamek, berriz, Ebari. Adam eta Ebak berak esandakoa egin ez zutenez, Jehobak baratzetik bota zituen. Aingeruak eta suzko ezpata bat jarri zituen sarreran inoiz itzuli ez zitezen.

Ebari gezurra esan ziona ere zigortua izango zela esan zuen Jehobak. Baina sugeak hitz egin ote zion Ebari? Ez, Jehobak ez ditu sugeak hitz egiteko gaitasunarekin sortu. Aingeru gaizto batek hitz eginarazi zion sugeari Eba engainatzeko. Aingeru horri Satanas Deabrua deitzen zaio. Etorkizunean, Jehobak Satanas suntsituko du. Horrela, ezingo du inor engainatu gauza txarrak egin ditzan.

«Deabrua [...] hiltzaile izan da hasieratik, eta egian oinarritua ez dagoenez, ez du sekula egiarik esaten» (Joan 8:44).