Saltatu edukira

Saltatu azpimenura

Saltatu edukien aurkibidera

Jehobaren lekukoak

Euskara

Bibliari buruzko nire liburua

 103. PASARTEA

Etor bedi zure Erreinua

Etor bedi zure Erreinua

Jehobak hau promesten digu: «Ez da gehiago negarrik, minik, gaixotasunik eta heriotzarik izango. Zuen begietako malkoak lehortuko ditut. Iraganeko gauza txar denak ahaztuko dituzue».

Jehobak Edengo baratzean ipini zituen Adam eta Eba bakean eta zoriontsu bizitzeko. Euren zeruko Aita gurtu eta seme-alabez bete behar zuten lurra. Tamalez, ez zuten Jehobaren esana egin. Hala ere, Jehobak ez zuen asmoz aldatu. Liburu honetan Jainkoak promesten duen guztia betetzen dela ikusi dugu. Abrahami promestu zion bezala, bere Erreinuak bedeinkapen zoragarriak ekarriko ditu lurrera.

Laster, Satanas, bere deabruak eta gizaki gaiztoak ez dira izango. Izaki denek Jehoba gurtuko dute. Ez gara gaixotuko, ezta hilko ere. Honen ordez, indarrez beteta jaikiko gara egunero, pozaren pozez bizirik izateagatik. Lurra paradisu bihurtuko da. Bertan, guztiok izango ditugu etxe politak eta  janari goxoa. Jendea jatorra izango da; ez du inork indarkeriaz edo bihozgabe jokatuko. Gainera, basapiztiek ez digute beldurrik izango, ezta guk beraiei ere.

Zirrara handia sortuko digu Jehoba jendea berpizten hasi dela ikusteak. Iraganean bizi izan ziren pertsona askori egingo diegu ongietorria. Hauen artean Abel, Noe, Abraham, Sara, Moises, Rut, Ester eta Dabid izango dira. Elkarrekin egingo dugu lan lur osoa paradisu bilakatzen. Gauza interesgarri asko izango dugu guztiok egiteko.

Jehobak zu han egotea nahi du. Imajinatu ezin dugun gauza asko ikasiko ditugu Jehobari buruz. Saia gaitezen egunero Jehobaren lagunak izaten eta bera betiko maitatzen!

«Gure Jaun eta Jainko hori, zu bazara nor aintza, ohorea eta ahalmena hartzeko, zeuk baitzenituen gauza guztiak egin» (Apokalipsia 4:11).