Saltatu edukira

Saltatu azpimenura

Saltatu edukien aurkibidera

Jehobaren lekukoak

Euskara

Bibliari buruzko nire liburua

 90. PASARTEA

Jesusen heriotza Golgotan

Jesusen heriotza Golgotan

Apaiz-buruek agintariaren jauregira eraman zuten Jesus. Bertan, Pilatok galdetu zien: «Zertaz salatzen duzue gizon hau?». Erantzun zioten: «Erregea dela dio!». Beraz, Pilatok Jesusi honakoa galdetu zion: «Zu al zara juduen erregea?». Jesusek orduan: «Nire erregetza ez da mundu honetakoa».

Ondoren, Jesus Herodesengana, Galileako agintariarengana, bidali zuen Pilatok. Zertarako? Jesusen aurkako zerbait topa zezan. Herodesek, ordea, ezin izan zuen ezertxo ere aurkitu eta Pilatorengana itzularazi zuen. Orduan, Pilatok jendeari esan zion: «Ez Herodesek, ezta nik ere, ez diogu ezeren errurik aurkitzen gizon honi. Beraz, askatu egingo dut». Baina jendetzak oihukatu zuen: «Hil ezazu! Hil ezazu!». Gero, soldaduek Jesus jo eta listua bota zioten. Gainera, arantzaz egindako koroa jarri zioten buruan eta hau esan zioten burla eginez: «Egun on, juduen errege!». Pilatok, berriro, jendetzari hitz egin zion: «Ez diot ezeren errurik aurkitzen gizon honi». Baina honakoa oihukatu zioten: «Zintzilika ezazu!». Hortaz, Pilatok hil zezaten agindu zuen.

Soldaduek Golgota izeneko lekura eraman zuten Jesus. Han, zutoin batean hiltzez josi eta zintzilikatu egin zuten. Jesusek otoitz egin zuen: «Aita, barka iezaiezu ez baitakite zertan ari diren». Zintzilik zegoela, jendeak burla egin zion: «Jainkoaren Semea bazara, jaitsi zutoinetik! Salba ezazu zeure burua!».

Bere ondoan zintzilikaturik zegoen gaizkileetako batek esan zion: «Oroitu zaitez nitaz errege izatera iristen zarenean». Orduan, Jesusek hitz eman zion: «Nirekin izango zara paradisuan». Arratsaldean, hiru orduz ilundu zuen lurralde osoan. Jarraitzaile batzuk zutoinetik gertu zeuden, hauen artean Maria, Jesusen ama. Jesus Joani zuzendu zitzaion eta Maria bere ama izango balitz bezala zaintzeko eskatu zion.

Azkenik, Jesusek hau esan zuen: «Betea da dena!». Burua makurtuz, azken arnasa eman eta hil egin zen. Une horretan,  izugarrizko lurrikara izan zen. Gainera, tenpluan santu eta santu-santuaren arteko oihala erdiz erdi urratu zen. Hau ikusita, erromatarren gudarosteko buruzagi batek honakoa esan zuen: «Jainkoaren Semea zen benetan!».

«Jainkoaren promes guziak hartan Bai dira» (2 Korintoarrei 1:20, Testamentu Berria, Joanes Leizarraga).